2013ko urtarrilean joan ginen hiru lankide Paristik irten zen hegaldi batean Ho Chi Minh-era. Asiara bidaiatzen genuen lehen aldiz zen, beraz, nahiko urduri geunden: bidaia aurreko prestaketak, gaixotasun tropikalen txertoak hartu edo ez… Guk txertoak ez hartzea erabaki genuen, nahiz eta hartzea gomendatzen duten, batez ere, Malariaren profilaxis delakoa nekazal inguruetara joateko asmoa izanez gero.
Bidaia bera ez genuen aurrez prestatu, gutxi gorabehera zer ikusi nahi genuen bakarrik pentsatu genuen, eta horietako gauza asko ezin izan genituen egin. Aurrez, Ho Chi Minh-etik Hanoirako hegaldia bakarrik hartu genuen.
Lehen eguna (Hanoi)

Hanoiko kaleak
12 orduko hegaldi luzearen ondoren iritsi ginen Ho Chi Minh-era. Bertan bisatua atera behar genuen beste hegaldia hartu ahal izateko. Hura izan zen bertakoekin izan genuen lehen kontaktua, eta pazientzia handia eduki behar genuela konturatu ginen; izan ere, ‘oraintxe’ esaten dutenean, gutxienez orduerdi badela konturatu ginen.
Hanoira iritsi ginenerako eguerdia zen, eta aireportua jendez gainezka zegoen. Ez genuen bertako dirurik, beraz, gure euroak bertako Dong-etara aldatu genituen eta bidai agentzia batera joan ginen bidaiako hurrengo geldialdia non egingo genuen erabakitzeko.
Guk Sapa-ra joan nahi genuen, baina iritsi bezain pronto tren eta autobus guztiak beteta zeudela esan ziguten, bertakoak oporrak baitzituzten Urteberri txinatarra zela-eta (hainbat arazo sortu zizkigun festa horrek). Beste alternatibaren bat pentsatu behar izan genuen, eta hurrengo egun batzuetarako egunpasak eta hotelak bertan hartu genituen.
Arratsaldean, Hanoi bisitatu genuen. Hori hiri kaotikoa! Ezin zen errepidea gurutzatu zeure burua arriskuan jarri gabe; alde guztietatik motorrak, gainean hiru bidaiari eta gainera etxeko traste guztiekin! Ez zegoen trafiko legerik, bakoitzak nahi zuena egiten zuen. Hala eta guztiz, hiria ikusgarria da, benetan desberdina eta txundigarria.
Bigarren eguna (Ninh Binh)

Ninh Binh-eko tenpluak
07:00etarako esnatu eta Ninh Binh-era joan ginen, Hanoitik 90 kilomentrora dagoen probintzia batera. Berta, tenplu sakratu eta pagoda batzuk ikusi genituen gida batekin. Ondoren, txalupa batzuetan erreka batenzeharkaldia egin genuen, eta, egia esan, benetan ikusgarria izan zen. Oraindik ez zen arroz garaia, baina bai landatzekoa; beraz, nola landatzen zuten ikusteko aukera izan genuen.

Tam Coc-en arroza landatzen
Bertan bazkaldu eta arratsaldean bizikletak alokatu genituen, arroz sailen inguruan buelta bat egin ahal izateko. Eguna aho zabalik pasatu genuen hango parajeei begira.
Eguna kanpoan pasatu ondoren, Hanoiko gaua ezagutzera irten genuen, asiako hego ekialdean gazte australiar asko ibiltzen zela, eta zerbait topatuko ote genuen esperantzan irten ginen bertako Backpackers hostel batera. Iritsi eta festan ari zen jende pila b
atekin egin genuen topo. Itxura denez, bertatik hasi eta tabernaz taberna buelta bat egiteko asmoa zuten haiek, eta beraiekin batera joan ginen.
Hirugarren eguna (Ha-Long badia)
Ha-Long Vietnameko tokirik ospetsuenetakoa dela esan genezake, eta nire ustez, ederrenetarikoa ere bada. Bertara joateko itsas bidai bat hartu behar da, baina merezi du. Era askotarikoak daude, eta guk Marguerite izenekoa hartu genuen. Hanoi bertan autobusean sartu eta Ha-Longera, gau bateko eta itzulerako autobusa eskaintzen zituzten.
Hanoitik hara 4 ordu eta erdiko bidaia dago, hemengo errepideetan laburragoa izango zen bidaia, baina hango gidatzeko era eta autopistak ez dira berdinak. Portuan itxasontzi txiki batean gure ontzia izango zenera eraman gintuzten, bidaia hasteko.
Ongietorri festa moduko bat egin ziguten, eta ondorengo bi egunetako ordutegia erakutsi ziguten. Lehenengo egunean, Hang Sung Sot kobatara bisitatzeko, irla bateko hondartzan eguzkia ezkutatzen ikusteko eta afal aurretik udaberriko biribilkiak nola egin ikasteko “cooking class” aukera izan genuen.

Ha Long badia

“cooking class”
Laugarren eguna (Halong bay)
06:00etan esnatu eta eguzkia irteten zen heinean, Tai-chi egin genuen. Benetan ikusgarria izan zen. Ondoren, kayak-ak hartu eta Ha-long badian zehar buelta bat egin genuen bertako ur gaineko herriak ikusiz.
Arratsaldean, pena handiz, berriro Hanoira itzuli ginen. Aireportura joan eta Hue-ra bidaiatu genuen. Han hostala hartua genuen, baina ez zen espero genuena izan…
Bosgarren eguna (Hue)

Hueko “hiri debekatua”
Labezomorroz beteriko gelatik irten, eta egun hartan bertan beste herri batera joango ginela erabaki genuen, beraz, eguna han pasatu eta gerorako taxia eskatu genuen Hoi An-era joateko.
Hue aintzinako hiri inperiala izan zen eta hainbat enperadoreren hilobiak daude bertan. Guk antolaturiko egunpasa bat hartu genuen, halakorik ez baitago herrian bertan. Gainera, gidak hilobi bakoitzaren historia azaltzen zuen. Azkenik, hirian bertan zegoen “hiri debekatua” ikusi genuen.
Iluntze aldera, Hoi An-era itzuli ginen.
Seigarren eta zazpigarren egunak (Hoi An)

Hoi An-eko kaleak
Egun batzuk herria ezagutzen geratzea erabaki genuen. Oso herri polita zen, dena faroltxoz apainduta zegoen, ez genekien urte berria zela eta izango zen edo ez. Bizikletak alokatu eta inguruak ikusi genituen: hainbat tenplu, azoka kaotiko, auzo marginatu, sastre etxe, hondartza polit… Erosketak egiteko herri egokia benetan, hori bai beraien esanetan “because of the happy new year”, dena apur bat garestiago.

Da-Nang
Zortzigarren eta bederatzigarren egunak (Da-Nang, urte berri eguna)
Aurreko egunean iritsi Da-Nang-era eta hiritik urrun zegoen hotel batean lo egin genuen. Hiri erdi aldera joan ginen, baina ez zitzaigun asko gustatu eta hotel alboan zegoen hondartzan egon ginen. Bertatik buda handi bat ikusten genuen, beraz, motorrak alokatu eta hara joatea erabaki genuen. Ikuspegi paregabea eskaintzen zuen.

Buda
Urteberri egunean, marmolezko mendira joan ginen. Ez zegoen turistarik; gu eta bertara errezatzera joanak zirenak soilik. Mendian zehar pagodak zeuden, non bertakoak beraien errezoak egiten ari ziren. Turista bakarrak izanik, bertako emakume bat gugana etorri zen eta haiekin errezatzera gonbidatu gintuen. Egia esan, errezatzea baino ariketa fisikoa izan zen hura guretzat.
Iluntzean, berriro, Hoi-An-era joan ginen ez baitzegoen beste ezer asko egiterik Da-Nang-en.
Hamargarren eguna (My Son)

My son
Hoi An-en esnatu eta My Son santutegira joan ginen, UNESCOren gizater
iaren ondare den horretara. Orain arte, Vietnameko guda izan zenaren inongo ondoriorik ez genuen ikusi, baina han bonben kraterrak eta santutegia nola zegoen ikusita nabarmena zen gudaren arrastoa.
Hamaikagarren, hamabigarren eta hamahirugarren egunak (Ho Chi Minh)
Hamaikagarren egunean, goizean goiz hegazkina hartu eta hiriburura joan ginen. Hiriak, kaotikoaz gain, mendebaldeko hirien tankera handia du. Han ginela, hirian hainbat ekintza zeuden urte berriaren ondorioz: ikuskizunak, azokak… Astebete beranduago ospatzen jarraitzen zuten, baita prezioak igotzen ere…

Gudako trampak
Hirian bertan ez ginen asko ibili. Egun horiek inguruak ikusteko aprobetxatu genituen: Mekong delta eta Cu Chi-ko tunelak.
Azken horiek gudan zehar Viet Cong-eko gudariek estatubatuarrei aurre egiteko eraikitako tunelak ziren. Tunelez gain, beraien bizimodua azaltzen zuten. Oraindik orduan ziren bezala mantentzen dituzte jendeari erakusteko, eta, noski, bertara sartzeko aukera duzu. Benetan hunkigarria da, denok hitzik gabe irten ginen bertatik.
Horrez gain, Ho Chi Minh-en Gudaren Museoa dago. Han argazkien bidez guda nolakoa izan zen eta zer ondorio utzi zituen ikus daitezke, hainbat tankez, helikopteroz eta guda tramakuluz gain. Ikusgarria da, eta guda pasatu arren, bertan zeuden denak negarrari ezin eutsita zeuden, gaur egun bertako herritarrek jasaten dituzten ondorioak ikusgarriak baitira.

Mekong-eko delta

Cu Chiko tunel bat

Guda museoa

Abandonaturiko tanke bat

Gudaren ondorioak
Hamalaugarren eguna (etxera)
Goizean goiz esnatu eta berriro etxera bueltan etorri ginen, hainbat bizipen ahaztezin bizita.