Venezia eta Ljubljana Kroaziarako bidean.

Posted by

Gure Kroaziarako bidaia Venezian hasi genuen. Izan ere, Vueling konpainiarekin lortu genuen aukera ezin genuen galdu. 180€ Bilbao-Venecia, Split- Bartzelona, Bartzelona-Bilbao bakoitzak. Kroazia oso gertu dago Veneziatik, baina bi nazio pasa behar dira bertara iristeko eta itsasoz ez bada, ezta erraza zerbitzu publikoz iristea.

IMG_0348Aireportuko ateak igarotzerako bagenekien zein autobus hartu, ehun aldiz irakurri genuen eta. Ala ere, turista iritsi berriaren emozioak, autobus urdin pribatua harrarazi zigun. Venezian, sigla berdintsuko bi garraio zerbitzu printzipal daude, bata publikoa eta bestea pribatua. Eta azken hauek hiru edo lau aldiz garestiagoak dira.

Gau baterako hotela erreserbatua genuen, Casa Caburlotton, gosari eta guzti 90€ biona. Berandu eta gosez iritsi ginen, baina ala ere iluntzez Veneziako kaleetatik paseotxo bat emateko gogoarekin geunden. Sorpresa ederra hartu genuen, hotelean harrera egin zigun emakumeak 12 etan itxi egiten zuela esan zigunean, NOLA ??. Zenizientak bezala, ehun metrotara zegoen pitzeri batean afaldu, eta buelta hamabietarako, hotelean lo egitea nahi bagenuen behintzat. Eta eskerrak, ze blai eginda iritsi ginen hotelera, izugarrizko ekaitzak harrapatu zigun. Egia esan, kontuan izanik ehundaka zubi pasa behar direla maletak eskuetan hartuta eta ez dagoela taxi zerbitzurik, hotela egoki kokatua dago, Venezian dagoen autobus geltoki bakarretik oso gertu. Baina zenizientaren ordutegia eduki nahi ez baduzu, han inguruan hostal estiloko apartamendu pila dago.

IMG_0345 IMG_0346Hurrengo egunean ohartu ginen, kapela eta jardinak ikusi ostean, monjen konbentu batean geundela. Gosaltzen hari ginela konturatu ginen Whatsappak mezuz beterik genituela. Ja, ja, ja aire zurrunbilo ikaragarri bat egon zen han inguruan, eta ez ginen konturatu ere egin. Hau parea, ekaitz eta guzti leihoak ireki-ireki eginda, majo lo egin genuen gu biok.

Maletak hoteleko konsignan utzi, eta aurreko egunean autobusez iritzi ginen toki berdinera joan ginen, Calatrabaren zubi ezaguna dagoen Roma plazara. Bat zenbakia duen Vaporettia hartu eta Veneziako zentrorantz abiatu ginen kanal printzipaletik. Metroak bezalakoxe funtzionamendua duen zerbitzu publiko honek Venezia osoari buelta ematen dio eta gondolan diru dexente gastatzea nahi ez baduzu, alternatiba egokia hiriaren kokapen irudi azkar bat egin ahal izateko.

IMG_2811 San Marcos plaza IMG_2781 IMG_2785 IMG_0407 IMG_0417 IMG_2791 IMG_2800

Venezia Italiako hiririk turistikoenetakoa da, eta egia esan, beldur nintzen turista gehiegitxo izango ote ginen bertan. Eta bai, turista pila zegoen, baina kaletxo pila dituen hiriburua izanik ederki moldatu ginen. Noraezean, kale txiki, denda eta zubi liluragarrietatik galdu ginen, egunari probetxu ederra ateraz. San Marcos plaza, Rialto zubia, kaputxino bat terraza batean, “scoletta de Calegheri, Scalzi, moluskoak tenpuran frigituta, argazki pila,….Eta esan beharra dut Minube aplikazioak asko lagundu zigula, izan ere egun bakarra izanik, eta eraikin asko itxita aurkitu genituenez, lekuko historia ulertzeko, beharrezkoa erremienta bihurtu zitzaigun.

Venezia izanik eta Minuberen laguntzaz, moduz bazkaldu genuen Trattoria Ca´d´oro n. Eta ondoren Vaporetti hauetako bat hartu eta Murano eta Burano alderantz joan ginen. Bastante distantziara daude bi isla hauek, San Mitxel hilerria den islatik pasata, ordu batera gutxi gora behera. Baina benetan bisitatzeak merezi dituzten islak dira. Etxe koloretsu eta hippie estilokoa da Burano, eta bertan eskuz landutako arropak, pitxiak etb dituzte. Muranon noski, kristala lantzen dute.

IMG_2837 IMG_2841 IMG_2854

Maletak hartu eta justu-justu hartu genuen autobusa Mestreko tren estaziora. Trenitaliatik lortu genuen 9€ gatik Triestera eramango zigun abiadura azkarreko trena zain genuen. Dotore joan ginen trenez, inor ez zegoen gure bagoian eta ordu ta erdi genuen lo kuluxkatxo bat egiteko.

Triesten Ljubljana, Esloveniako hiriburura eramango zigun GoOpti enpresako auto bat zai genuen. Gomendagarria benetan transfer hau, oraindik ere ez dut ulertzen nola ez dugun zerbitzu hau hemen. Iristen zaren ordua definitzen duzu eta ondoren, ordu muga eta toki finko batzuen arabera, tarifa desberdinak dituzte. Guk Trieste herritik Ljubljana 15 € ordaindu genituen. Beteta zihoan 9 plazako furgoneta, baina nola azkenak ginen, eta oso berandu zen, markatutako tokira eraman beharrean, etxe aurreraino eraman ziguten, jatorrak benetan.

Ljubljana

Iritsi bezain pronto etorri zitzaigun Nana´s Rental eko neska estudioko giltzekin. Jatorra benetan, hurrengo goizean deitzeko esan zigun. Jaiki eta horixe egin genuen, sorpresa ederra eman zigun. Maletak lau kilometrotara zegoen tren geltokiko konsignan utzi behar genituenez bere autoz gerturatu gintuen muxutruk. Bidean zegoen taberna batean gosaldu IMG_0496ondoren, zentrorantz gindoazela lehenengo nahigabea, bi egun barru Manu Chaoren kontzertua zegoen, joooooo.

Ljubljana oso hiri txikia eta ederra da, egun batean ikusi daitekeena. Ljubljanako gaztelua, hiru zubiak, dragoien zubia, ibaian bueltaxka eman eta merkatua bera dira gauzarik interesgarrienak egiteko eta ikusteko.

IMG_2861 IMG_2883 IMG_2893 IMG_2901 IMG_2903 IMG_2905

Zerbeza bana hartu terraza batean, azken momentuak aprobetxatuz, eta tren estaziorantz abiatu ginen. Ezin izan genituen txartelak Internet bidez atera, etxera bidali zizkiguten Ingalaterratik, eta orduantxe ulertu genuen zergatia. Harry Potter eta bere lagunak Hogwarts gaztelura joaten diren trenaren estilokoa zen, jajaja. Ez zen tren arrunt bat, erabat zaharkitua zegoen, baina egia esan erabat eroso egin genituen Kroaziako Rijekara irisIMG_0226teko pasa genituen hiru orduak. Ezingo nuke jakin Golfoko Gerraren ondorioengatik ote den, baina oraindik ere, eta nahiz eta Europa barruan egon, mugak pasatzeko bi aduana kontrol pasa behar izan genituen.

 

 


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.