Teheran. Iraneko bidaia.

Posted by

Goizeko ordu txikietan iritsi ginen Teheraneko aireportura, eta abiotik irtetzerako buruzapia jantzi behar izan genuen. Abisatu zigun Maitek, baina arraroa egiten da benetan, denak guri begira, zer egiten genuenaren zain. Gu txintxo, txintxo ordea abioiko atetik irtetzerako zapia buruan genuen. Egonaldi luzea egin behar izan genuen poliziek Iranera sartzeko baimena eman ziguten arte. Autoritate denek ematen dute errespetua, niri momentu horrek beti ematen dit beldur ukitu bat. Ordu bat pasa ondoren irten genuen aireportuko atetik, eta han zegoen Abddi eta autobusa, gure zai.

Goizeko 6 retan iritsi ginen hotelera, pare bat ordu lo egin, gosaldu eta lehenengo bisitak egitera. Egia esan leher eginda geunden, baina lehenengo eguna izanik, denok irrika bizian geunden hasiera emateko ibilaldiari. Iraneko hiriburua 22 distritutan banatuta dagoen kaos bat da, 12 miloi pertsona bizi dira bertan. Farsia hitz egiten dute, eta ingeles maila Espainian antzerakoa dute, hau da, ezer gutxi :):):). Bertako dirua Riala da baina ia dena tomanetan esaten dizute. Ezta zaila, zero bat gehiago jartzea da, 1rial=10toman, 1rial=30€, gutxi gora behera.

Lehenengo parada museo arkeologikora. Bertan, Persiarren historiaren hainbat elementu arkeologiko aurkitzen dira, adibidez Persepolis eta Susako hainbat pieza. Kultura eta historia gustuko dutenentzat ezinbesteko parada dudarik gabe. Nekatuta egon arren, interes haundia erakutsi genion Abbdiri, izugarrizko jakituria zuela erakutsi zigun.

Berriz autobusera sartu eta Gorestanen Jauregira. Kashareek eraikitako eraikin ezberdinak dira hauek. Harrigarria, zenbat kolore erabiltzen zituzten beraien azulejoetan, gozatu ederra hartu behar nuen bidai honetan nire kamerarekin. Eta zenbat kristal, hori ez, horrek ez zidan hainbeste graziarik egin, beti neure burua ikusten, baina azkenean ikasi nuen kamera eta ispiluarekin joko politak egiten.

parablog20 thumb__DSC0732_1024 thumb__DSC0735_1024 thumb__DSC0737_1024      thumb_IMG_3481_1024    thumb_IMG_3488_1024    thumb__DSC0740_1024

Azkenik Teheraneko bazarrera joan ginen. Aze jende pila, manifestazio bat ematen zuen hark. Denak deiadarka eta jende multzoetan pilatuta. Iskinean zegoen jatetxe batera sartu ginen bazkaltzera. Nik ez dut arazorik jatekoarekin, eta hobe genuenarekin ohitzen astea. Ohiturak zeharo desberdina ziren eta noski, edariak alkohol gabea izan behar zuen, “cerbeza sin sabor” esaten zigun Abbdik. Bukatu genuenean bazarretik buelta bat egin eta berriro autobusera.

thumb_IMG_3446_1024 thumb_IMG_3505_1024

thumb__DSC0612_1024 thumb_IMG_3502_1024

thumb_IMG_0855_1024Teheraneko errepideak kaos bat izaten jarraitzen zuen. Ordu bat iraun zuen hotelerako itzulerak, dirua aldatzeko geldialditxo bat eginez. Eta iritsi ginenean, sorpresa. Nexka pila zegoen hoteleko ate aurrean, Iran eta Irakeko futbol selekzioak zeuden gure hotelean. Carlos Queiroz, Irango eta Real Madrileko entrenatzaile portugaldarrarekin argazki bat atera ahal izan genuen. Dutxa bat , afaldu eta ohera. Hurrengo egunean ere goiz jaiki behar bait genuen, Kashan zai genuen.



Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.