Isfahaneko hirugarrengo eguna izan zen, egunik interesgarrienetakoa. Gosaldu ondoren, autobusez joan ginen ostiraleko mezkitara. Musulmanak honela deitzen diote errezorako erabiltzen dituzten ohizko mezkitei, besteak museo bezala bereizten dituzte, naiz eta denek errezorako balio izan. Taj-al-molk mezkita mila urte pasa dituen lau “minhar”dun eraikin ikusgarria da, eta nire kamerak gozatu ederra hartu zuen tokia. Persepolisekin batera […]
Bigarren eguna. Teheraneko hotelean gosaldu, autobusean sartu eta Kashan-erantz abiatu ginen. Hemen distantziak ez dute barkatzen. Hiru ordu, eta hainbat kontrol pasa ostean Abyaneh herrian gelditu ginen. Karkas mendiko magalean, buztinezko adobe eraikin gorrixkaz, osatutako aldea kuriosoa da benetan. Denborak atseden hartu zuela zirudien. Izan ere, zoroastroak eraikitako herri honetan, oraindik ere, sasanidar garaian eraikitako suaren tenpluaren […]