Isfahaneko hirugarrengo eguna izan zen, egunik interesgarrienetakoa. Gosaldu ondoren, autobusez joan ginen ostiraleko mezkitara. Musulmanak honela deitzen diote errezorako erabiltzen dituzten ohizko mezkitei, besteak museo bezala bereizten dituzte, naiz eta denek errezorako balio izan. Taj-al-molk mezkita mila urte pasa dituen lau “minhar”dun eraikin ikusgarria da, eta nire kamerak gozatu ederra hartu zuen tokia. Persepolisekin batera […]
Kashan etik irten eta 4 bat ordura dago Isfaham eko hiri zoragarria hau. Bazkal ordurako iritsi ginen, eta zuzenean eraman gintuen Abbdik jatetxe batetara. Han egin genituen beste lau otordu ere. Hemen ikasi nuen tea hartzen, ze erremedio, iraniarrek ez dute kafea hartzeko eta egiteko batere ohiturarik. Behin, edariak bezala plus bat ordainduta, kafe huts bat ekarri zidaten, orain […]
Bigarren eguna. Teheraneko hotelean gosaldu, autobusean sartu eta Kashan-erantz abiatu ginen. Hemen distantziak ez dute barkatzen. Hiru ordu, eta hainbat kontrol pasa ostean Abyaneh herrian gelditu ginen. Karkas mendiko magalean, buztinezko adobe eraikin gorrixkaz, osatutako aldea kuriosoa da benetan. Denborak atseden hartu zuela zirudien. Izan ere, zoroastroak eraikitako herri honetan, oraindik ere, sasanidar garaian eraikitako suaren tenpluaren […]