Kashan etik irten eta 4 bat ordura dago Isfaham eko hiri zoragarria hau. Bazkal ordurako iritsi ginen, eta zuzenean eraman gintuen Abbdik jatetxe batetara. Han egin genituen beste lau otordu ere. Hemen ikasi nuen tea hartzen, ze erremedio, iraniarrek ez dute kafea hartzeko eta egiteko batere ohiturarik. Behin, edariak bezala plus bat ordainduta, kafe huts bat ekarri zidaten, orain […]
Hegaldia Dubai-Male (Emirates) Lasaitasuna, atsedena, intimitatea, ezingo nuke leku hau definitu hitz batean. Benetan behar nuela esan beharra dut, naiz eta paradisutik errealitaterako buelta benetan gogorra izan. Dubaitik goizez iritsi ginen Maldivera. Ezin nuen sinistu holako abioi haundi batek, holako isla txiki batean lurreratzerik zuenik. Aireportutik irten eta hidroabioiz beteta zegoen beste anden txiki batera eraman gintuzten. […]
Dubai Abu Dabhik harritu bagintuen Dubaik muga guztiak gainditzen ditu. Beste emiratu bat izanik, hemen oraindik ere nabarmenagoak dira petrolioak eman ditzakeen errekurtso guztiak. Dubai eraiki berria den hiriburua da, eta nabarmen antzematen da, luzeran eraikitako eraikin berriz josita dago. Distantziak kontuan hartzekoak izanik, taxi zerbitzuak dira egokienak eta merkeenak. Hostatu hartu genuen hotela, Dar Al Masyaf at Madinat, Jumeirah zonaldean […]