San Cristobal de las Casas, magikoetan magikoena

Posted by

Lau urte baiño gehiago egiten du Mexikora heldu nintzala, bertan bi edo hiru aste egiteko asmoarekin. Baño oztopo bat eduki nuen bidean. Oztopo hori, San Cristobal de las Casas izan zen, Chiapasen. Entzunda nuen hiri ederra zela, jendeari asko gustatzen zitzaiola eta horrelakoak. Hala ere, ez nuen pentsatuko 3 egunetako bixita bat, horrenbeste luzatuko zenik. Azken lau urteotan, denera, 16-18 hilabete Sancrisen pasa ditut.

132181_367393206678629_1257211561_o

Mexikon badute halako etiketa bat “Pueblo Magico” izendapenarekin. Gaur egun 111 herri daude, eta askoren esanetan, Sancris da magikoena. Badu zerbait berezia, eta ezta erraza azaltzen. Kontrastez beteriko hiri bat da. Alde batetik, urte osoan zehar dagoen turista kopurua, bestetik, txoko askotan ikusten den pobrezia. Hiri kolonial bat izan zenez, altura baxuko eta tamaña handiko etxez beterik dago zentro historikoa, bestalde, hiria inguratzen duten mendiek, jende xumearen etxebizitza eskaxez beterik daude.

Hainbeste eszenatoki posible dituen toki honetan, denetarik aurkitu dezakezu. Gauero, erdialdean aurkitzen diren hainbat jatetxe taberna edo zentro kulturaletan, zuzenean musika eskeintzen dute, bai mexikarra eta bai munduko edozein bazterretakoa,  bidaiari asko etortzen bait da bertara beraien musika entzuteko aukera eskeiniz. Onartu beharra dago, ordu txikitaraino kalean gelditzeko tentazioa inguruan bueltaka  antzematen dela…

 

10616132_700370576714222_1127655143675060647_n

Ikastaroak egiteko aukerak amaigabeak dira, eta hainbat gai ezberdinen ingurukoak. Yoga, aire akrobaziak, salsa, reiki, clown, eraikuntza ekologikoa, bitxigintza, argazkilaritza, kung fu, hula hop, itzalen antzerkia… eta ia denak, gutxi gora behera, Donostiko alde zaharraren tamaina duen espazio geografiko baten barruan, Sancrisen ia dena, erdialdean egiten bait da, nahiz eta ehun mila pasa pertsona bertan bizi, herri txiki bat bait dirudi zentzu askotan.

182861_324915187593098_1108008789_n

Mundu guztiko jendea aurkitzen da kaleetan zehar, Chiapas bertan dauden hainbat indigena arraza ezberdinekin batera.

Bizia merkea da Sancrisen, janaria erosteko eta lo egiteko toki ugari aurkitu daitezke. Kalean takoak, pozole, huarache  edo quesadilla batzuk, oso merke aurkitu ditzazkegu. Denboraldi motz edo luzetako aproposa da, hostalak aurkitu ditzazkegu gaueko 80 peso (5 euro inguru) balio dutenak, edo hilabete bat gela pribatu baten 100 euro azpitik.

Eta bertan gelditu nahi izan ezkero, ez da zaila dirua lortzea. Bertako soldatak eskasak dira, hostalaritza munduan eguneko 100-150 peso irabazten du jende gehienak, 6-9 euro tartean. Hortaz aparte, asko erabiltzen den teknika,  kalean saltzea da.  Nineu makrame teknikakin egindako pultsera eta lepokoak saltzen ditut. Janaria ere diru sarrera ona izan daiteke, zure hostalean edo etxean jateko zerbait egin, patata tortila, tartak, galletak, sushia, bokadilloak… eta Sancriseko erdialdean dauden hostal eta kaleetan saldu daitezke inongo baimenik behar izan gabe.

Abuztuaren 1etik aurrera, Josefa Ortiz de Dominguez 1-b kalean aurkitzen den hostal baten hasiko naiz lanean, orain arte Oaxacako Mazunte herrian zegoen La Isla hostala bertara bait dator. Sancrisetik pasatzen bazerate, edo bertara etortzeko intentzioa baduzue, pasa bertatik edo idatzi edozein kontsulta egiteko Mexiko hegoaldeari buruz, nere facebookean (Igor Aranbarri) edo pozta elektronikoan (flauta29@hotmail.com)

Viva Mexico, cabrones!


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.