Portsmouth, Ingalaterrako historia arnasten den lekua

Posted by

PORTSMOUTH HISTORIC DOCKYARD

2016ko udazkenean Ingalaterran ibili nintzen eta hiri hau bisitatzeko parada izan nuen. Aldez aurretik bertako portua ikusteko sarrera lortu nuen http://www.historicdockyard.co.uk/ eta irrikaz negoen bertan dauden itsasontziak bisitatzeko.

Goizeko 9:00ak aldera iritsi nitzen Portsmouthera, bertako tabernatxo baten gosaldu (Inglaterrako kafea ez da oso ona egoten normalean) eta portua bisitatzera joan nitzen, hau 10:00etan irekitzen da eta goiz joatea zen nire asmoa. Atrakzio guztiak ikusi ahal izateko txartela erosita nuen dena ikusi ahal izateko, sarrera honekin urtebetean nahi beste bixita dezakezu portua.

MARY ROSE

Iraileko egun euritsu hartan, ez zegoen jende asko portuaren sarreran, harreran informazio pixkat hartu ondoren, Mary Rose izan zen bisitatu nuen lehen ontzia. Egia esan ontzi honi buruz ez nakien ezer eta harriturik gelditu nintzen bere historiaz.

Mary Rose, Tudorren garaiko gerraontzi bat zen, XVI. mendekoa hain zuzen. 1510ean eraikia, kanoiak aldamenean zituen lehen ontzia zen eta Henry VIII. ren ” buque insignia” zen. 1545ean Frantziar flotak Ingalaterra erasotu zuen eta burruka honetan Mary Rose hondoratua izan zen Solenteko kanalean, juxtu Portsmouth aurreko itsasoan.

Henry VIII. ren ondoan Mary Rose sarreran

Gerraontzi hau 400 urte luzez egon zen urazpian, XX. mendean bilatu eta 1982. urtean urazpitik atera zuten arte. Konpontze-berritze lanak egin eta 2013an zabaldu zuten museo bikain hau.

Hondoratu eta lurraren gainean egon zen atala sedimentuz bete eta atal hau da gaur egun ikus dezakeguna, beste zatia ur korronteen eraginez desegin egin zelako. Hala ere museoaren egitura bikaina da, kristalera baten atzean eta solairu desberdinetatik ikus daiteke ontzia.

Solairu bakoitzean, aurkitutako tresna desberdinak ikus daitezke, bai arma, kanoi, munizio, herraminta eta garaiko tresna desberdinak. Museoaren egiturak eta solairu bakoitzeko girotzeak; soinuak, irudiak,… ontziaren barruan zaudela bezela sentiarazten zaitu, historian atzera ia 500 urteko salto bat emanez.

Mary Rose

Ondorioz, museo bikaina da eta aukera izanez gero ikusi beharrekoa, harriturik gelditu nintzen Inglesek zenbat maite duten beraien historia eta txalotzekoa da horrelako perlak mundu guztiari ikusteko aukera eman ahal izatea.

HMS VICTORY

Gerraontzi hau da benetan interesatzen zitzaidana joan aurretik eta egia esan ni bezela historia pixkat gustatu ezkero “must visit” bat da, ontzi hau ikusteagatik bakarrik merezi du sarrera ordaintzea.

Zer esan dezaket ba nik ontzi honi buruz idatzita ez dagoenik…1765ean eraikia, gerraontzi hau 1805ean Trafalgarko Guduan Nelson almirantearen “buque insignia” izan zen, eta gaur egun, guda hortan burrukatu zuten ontzien artean biziraun duen bakarra da. Garai hartan oraindik motorrik ez zegoen, beraz haizearen indarraz baliatzen zen itsasoan zehar ibiltzeko egurrezko gorputza duten belaontzi hau..

Ikusgarria da HMS Victory

Gerraontzi honen historia ezagutzeko Nelson almiranteari buruz zerbait jakitea komeni da. Nelson oso maitatua da Inglaterran eta heroi nazional bat da gaur egun, bere ausardiak eta estrategia apartek, guda garrantzitsuak irabaztera eman zuen Royal Navya. Trafalgar lurmuturraren aurreko burruka izan zen lortu zuen azken garaipena, frantziar musketari batek jaurtitako tiroak larriki zauritu eta bertan zendu zen arte. Gerra hartan, Frantziar eta Espainiar itsas armadak txikituta gelditu ziren, Napoleonek Ingalaterra konkistatzeko zuen asmoa bertan behera gelditu zelarik.

HMS Victory ikusgarria da benetan, egurrezko gorputza duen ontziak, hiru solairu eta gaineko kubierta ditu 104 kanoi hiltzaile eramateko. 850 itsasgizonek osatzen zuten tripulazioa eta 12 lagun behar ziren kanoikada bat botatzeko. Normalean ontzi hauek paraleloan burrukatzen zuten eta itsasgizonak alde batean bakarrik egoten ziren, hala ere aurkariaren lerroa haustea lortzen bazuten, hau da lerroan doazten ontzien tartean pasatzea, bi aldetatik jaurtitzen zituzten kanoikadak, kalte handiak eraginez beste ontziei.

Itsasgizonak nola bizi ziren bertan ikusi daiteke; non lo egiten zuten, non jan, erabiltzen zituzten kanoiak eta munizio desberdinak ikusi, eta nola burrukatzen zuten imaginatu, odolez bustitako itsas borroka gogor haietan.

Horrez gain, ontziaren popan edo atzekaldean aurkitu daitezke kapitain eta ofizialen gelak. Askoz toki gehiago zuten bizitzeko eta dekorazio eta mahai bikainak zituzten, bai otorduak egiteko bai gerrako estrategiak prestatzeko ere.

Ofizialen bilera gela

Ontziaren popa kanpotik

Hau da “grosso modo” esanda ontzi honetan dagoena, aipatu baita bere ainguren tamaina, polboraren almazena, sukaldea,…benetan merezi du altxor eder hau bixitatzeak eta bere historia bertatik ezgutzeak.

HMS WARRIOR

Aurreko bi ontziak ikusi eta nekatu xamar negoen, hamaiketakoa ere aspaldi janda, hau izan zen irten aurretik ikusi nuen azken ontzia.

Ontzi 1860an eraiki zen eta burdinezko gorputza zuen lehen gerraontzia da, barrutik eta kanpotik handia da eta belaontzia izateaz gain, lurrinezko motorra zeukan baita. Oso ondo ikusten da barrutik nola lan egiten duen lurrinezko motorrak, helizeari indarra ematen dion transmisioa martxan dago eta ondo deskribatzen dute paneletan atal desberdinak nola egiten duten lana, horixe da ontzi honen gauzarik polittena.

HMS Warrior

Hauxe da ikusi nuena, Royal Navyaren historiaren museora sartu irten bat egin nuen baita. Honez aparte, txalupa bat hartu dezakezu eta ibaiaren beste aldean beste bi museo daude, bat urpekari bat eta bestea armen museo bat. Museo hauek hurrengo batean ikusi beharko ditugu…

Ia egun osoa bertan pasa ondoren, kale aldera ihes egin nuen pub batean tripa bete eta pinta eder batekin indarrak hartzera, atseden pixkat hartu eta beste kale buelta bat eginez trena hartzeko ordua iritsi zen arte.

Espero dut ni etxera bueltatu bezain pozik irakurri izana nire kronika! Hurrenarte bidaiariok!

 

 

 

 


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.