2015ko Abenduan izan nintzen Oporton, bost egunez, nire bi lagun portugaldarren etxean. Eta egia esan, ikuspegi desberdinarekin begiratzen genien gauza berdinei. Beraien herri zaharkituak, ikaragarrizko zirrara sortzen zidan neri.
Gure lehenengo bixita, nola ez, merkatal zentro batera izan zen. Nere lagun hauek, gabonetako erosketak egitera joanak ziren, ni ez bezala. Kuriosoa egiten zait oraindik ere, kanpotarrek izaten duten herrimina ulertzea. Beraien herriko patata, bakailao, tomatea, etb luze bat, beti hobeak izaten dira.
Zazpi orduko bidaia eta gero nekatuta geunden, beraz hurrengo egunerako utzi genuen Oportoko ibilaldia.
Oporto mendixkaz inguratuta dagoen Portugaleko bigarren hiribururik garrantzitsuena da. Bi miloi biztanletik gora ditu eta itxaso Atlantikoan isurtzen den Duero ibaiaren inguruan eraikia dago. Eta beraiek esaten bezala, Gaia erregiotik beherantz joateko pasaportea behar duzu, hau da lehendabizi Oportokoak dira eta gero Portugaldarrak.
Jaiki orduko prestatu nintzen gosaltzeko, hemengo kafetegietan aukera izugarria dago, hain gustuko ditudan opiletan. Nire lagun Dorarekin joan nintzen alde zaharrera. Eraberritzeko dauden eraikin pila ikusi genituen, baina nire kamerak gustuko zituen eta neguko ilunabar goiztiarrak gainontzeko xarma sortu zigun. Lello liburutegira joan ginen, xarma berezia duen tokia benetan. Altuera nabarmene duen egurrezko egongela bikaina da irakurleontzat. Hiru euroko sarrera ordaindu behar da, toki turistiko bihurtu baita J.K. Rowling, Harry Potter sagaren idazle famatuagatik. “Catedral dos Clerigos” oso gertu zegoen, baina inguratu ginenerako iada itxita zegoen.
Hurrengo eguna goiz hasi genuen, oraingo honetan Patri eta bere seme Hugo ere animatu ziren. Zerbitzu publikoak erabili genituen, hirian zehar mugitzeko, eta egia esan ez dira batere merkeak, batez ere turistei eragiten dieten guneak. Teleferikoa, tranbia zaharra eta funikularra, ibilbide bakoitzeko 2,5€.
Luiz I zubira joan ginen lehendabizi, eta handik funikularra hartu genuen Oporto ardo famatuak egiten diren lekura jaisteko. Bodega mordoa dagoen leku honetatik Oportoko panoramika bikainak ikusi genituen. Teleferikoan Fadoa entzun eta bodega bat ikusteko promozioari esker, biak batera egin ahal izan genituen. Ezinezkoa egin zitzaidan nire lagunekin benetako Fado emanaldi bat entzutera joatea, ez bait zuten inolako gogorik. Portu aldera joan ginen eta bazkaltzeko toki baten bila hasi ginen. Eta bai asmatu ere, ikaragarri ondo jan genuen Postigo Do Carvāo jatetxean, gomendagarria benetan.
Paseotxo bat eman ondoren, tranbia zaharrean itsas muturrera urbildu ginen, eguzkiaren sarrera ikusteko asmoz. Ederra benetan bizi izan genuen momentu magiko hura. Bueltan, alde zaharrera gerturatu ginen, Hugok “Avenida dos aliado” ean zegoen gabon zuhaitza ikus zezan. Eta azkenik Majestic Cafe ikusgarrian sartu ginen, portugaleko kaferik onena eta garestiena hartzera. Eta bai, oso ona zegoen, baina berarekin batera hartu genuen sangria, probatu dudan onena izan zela aitortu behar dut. Hirian kokatzeko balio izan zidan nire lagunekin egin nuen ibilaldiak, baina hurrengo egunez bakarrik egingo nuela erabakia nuen, beraiek erosketak egin behar zituzten eta nik gauza mordoa nituen ikusteko oraindik.
Lehenengo geldialdia Oportoko Katedralean egin nuen, kanpotik bezain polita da barruko klaustroa. Txuri eta urdinezko azulejoen irudiek txundituta utzi ninduten. Portu alderantz jaitsi nintzen inguruan zeuden kale txikietatik zehar, “Palacio da Bolsa”raino. Hemen ordua hartu nuen erdarazko bisita gidatu baterako, eta bitartean atzeko aldean zegoen San Francisco elizarako sarrerak hartu eta barrura sartu nintzen.
Sorpresa ederra hartu nuen, markatuta zegoen ibilbideak, katakunbetara eraman ninduenean. Ez zegoen inor asko, eta egia esan bakardadearen isiltasunak eta tokiak, sentsazio arraro bezain zirragarria eragin zidan. Baina onena etortzear zegoen. San Frantzisko eliza Barroko garaiko eraikin ikusgarria da benetan. Elizaren alde guztiak egurrezko eskultura eta erliebez beteta daude.
Burtsaren Jauregian nuen hitzordura ordurako iritsi nintzen, eta neska bat etorri zitzaigun gida lanak egitera. Izugarrizko eraikin handi da, eta areto bakoitzak ditu bere ezaugarriak bereziak. Baina ikusgarriena azkenengoa da, Arabiarren aretoa. Granadako Alhambran inspiraturiko igeltsuzko aretoa bikaina, benetan.
Azkenengo orduak, Santa Katalina kaleko arropa dendatan aprobetxatu nituen. Erosketa batzuk eginez. Kuriositate bat: kale honetan dagoen Zara arropa denda, Espainiatik kanpo Amancio Ortegak ireki zuen lehenena da.
Eskerrik asko, Dora eta Patriri bihotz bihotzez. Itzuliko naiz berriro Oporto, egon ziur.