New Zealand Natura umeekin

Posted by

Zeelanda Berria (ingelesez New Zealand, maorieraz Aotearoa) Ozeanian dagoen estatu bat da. Bi uharte nagusiz osatuta dago, iparraldekoa eta hegoaldekoa, eta beste uharte txiki batzuk ere badaude.

 

Geografia;

Zeelanda Berria bi uharte handiz eta hainbat txikiz osatua dago, ur hemisferioaren erdian kokatua. Bi uharte handiak Ipar Uhartea (North Island edo Te-Ika-a-Maui) eta Hego Uhartea (South Island edo Te Wai Pounamu) dira. Estatuaren luze-zabal osoa 268.680 km2 da, Italia baino apur bat txikiagoa. Ardatz luzeena 1.600 km da ipar-hego eta kostak 15.134 km dira gutxi gorabehera.

Hego Uhartea lur gunea handiena da eta luzerako ardatzean Hego Alpeek erdibanatzen dute. Mendirik garaiena Aoraki/Mount Cook da (3.754 m). 18 mendi daude 3.000 m baino gehiago dutenak Hego Uhartean. Ipar Uhartea ez da hain menditsua, baina hainbat sumendi ditu. Mendi garaiena Mount Ruapehu sumendi aktiboa da (2797 m)

Klima epela du, oso gutxitan 0°C azpitik edo 30 Â°C gainetik. Hala ere, baldintzak aldatu egiten dira Mendebaldeko Kostako hotz eta hezetik, Mackenzie Arroko lehor eta kontinentalera, Ipar Auckland penintsulako klima tropikalera iristeraino. Hiri nagusien artean Christchurch da lehorrena, 640 mm euri urtean jasoz. Auckland da hezeena, kopuru bikoitza jasoz.

Zeelanda Berria Zeelandiaren zatia da, %93a ur azpian dagoen kontinentea, alegia. Zeelandia Australiaren erdia da luze-zabalean ia. Itxuraz luze eta estua da, Zeelanda Berria bera bezala. Duela 25 milioi urte hasi ziren plaka tektonikoen mugimendu bortitzek banandu zuten

Historia;

Gizakiek okupaturiko azken lurraldeetakoa da Zelanda Berria. Ziurrenik, maoriak 500 eta 1300 artean iritsi ziren.

Bertara iritsi zen lehen europarra Abel Tasman esploratzaile herbeheretarra izan zen, Ipar eta Hego Uharteen inguruan 1642an nabigatu zuena. Holandarrek Staaten Landt izena eman zioten hasieran, baina ia berehala Nieuw-Zeeland hartu zuen, hots, Zeelanda Berria, Herbeheretako Zeeland eskualdearen omenez.

  1. 1769. urtean James Cook esploratzaileak uharteak ikuskatu zituen, baleazale europarrei bidea erraztuz. 1840ean Waitangiko Ituna izenpetzean, Zeelanda Berria britainiarren kolonia bihurtu zen. 1893 urtean, emakumeen boto onarten zuen lehen estatua izan zen, Kate Sheppardek gidatutako mugimendu sozialari esker. Hala ere, emakumeak hauteskundeetan parte har zezaketen baina ez bere burua aurkeztu. Eskubide hau 1919an lortu zuten.

1907ko irailaren 26an jabetza independente bihurtu zen. 1931n Erresuma Batuko Parlamentuak independetzia onetsi zion Wenstminsterko Estatutua izenpetzean eta 1947an Zeelanda Berriko Parlamentuak berrestean. Harez geroztik, Commonwealth elkarteko estatu burujabea da

Hiri nagusiak

Zeelanda Berriko hirien kokapena mapan.

  1. Auckland: 404.658 biztanle (2006ko erroldan, metropoli-gunea kontuan hartu barik).
  2. Christchurch: 348.435 biztanle.
  3. Wellington: 179.466 biztanle.
  4. Hamilton: 129.249 biztanle.
  5. Dunedin: 118.683 biztanle

                     Wellington du hiriburu.

Hiri handienaAuckland
Hizkuntza ofiziala(k)Ingelesa (de facto), Maoriera, Zeelanda Berriko Keinu hizkuntza (de jure)
Gobernua

Erregina Gobernadore Nagusia Lehen Ministroa

Monarkia konstituzionala Elisabet II.a Anand Satyanand John Key
 

Independentzia Erresuma Batutik

1907ko irailaren 26a1
Eremua

• Guztira • Ura

268.680 km² km² (75) % 2,1
Biztanleria

• Zenbatespena (2006) • Errolda (2006) • Dentsitatea

Herritarra

4.147.972 (124) 4.116.900 15 bizt/km² biztanle/km² (193) zeelandaberritar
DiruaDolar zeelandaberritarra (NZD)
Ordu eremua  • Udan (DST)NZST (UTC +12) NZDT (UTC +13

 

Bidaia hau nire emaztea ta gure bi umeekin egin genuen, 4 urte zituztelarik, hasieran bagenuen nolabaiteko kezka bidaiarekin, luzeegia izango ote zen etb. baina bidaian konturatu ginen, gure barnean zeuden aurre iritzi batzuk besterik ez zirela, umeak ederki moldatu ziren egazkineko bidaiari eta baita ere disfrutatu Zelanda Berriaz, beraz, norbait dudatan baldinbadago umeekin joateko, nik animatuko nuke.

Auckland  hirira iritxi ginen, ipar irlara eta bidaia Christchurch-en bukatu, egoaldeko irlan.

1.eguna, 2012-11-20.

Jexux, Txulai Zarauztarra, bertan aspalditik bizi bertan bizi den ezagun bat etorri zaigu bila aireportura, bidean elatu batzuk jatera gonbidatu gaitu ta bere etxera eraman gaitu. Arratsaldea, inguruko su mendi bat ikustera joan gara laurok. Jexuxen familia etorri denean, oilaskoa jarri digu eta elkarrekin afaldu degu, ta ohera joan gara. Umeek lo egin dute goizeko 07:00 alderarte ta geuk ere.

  1. eguna, 2012-11-21.

Jucy, Nissan furgoneta bat alkilatu degu, seguroa a todo riego, gero ez gara damutu.

Bazkaldu eta abiatu gara.

Auckland – Mount Manganui, Kamping Beachside Holidey Park, Mount Manganui mendiaren ondoan eta plai ondoan, oso ondo dago.

3.eguna 2012-11-22

Mount Manganui – Rotorua.

Geiserak ikustera “Te Puia” eta Maui herria iluntzean, ikuskizuna eta lur azpian erretako oilaskoa afaldu degu, autobusean jun etorria.

  1. eguna 2012-11-23

Rotorua – Taupo

Taupon lago bat dago, izen berdina du, oso polita, ainbat aventura aktibitate egin daitezke bertan, parakaidismoa, etb.

Huka Falls” ur saltoak

 

  1. eguna 2012-11-24

Taupo – Palmerston North

 

Bidean Tongariro sumendia ikus daiteke, Rangipo desertutik pasatzen da, gu pasa ginen egunean aldameneko sumenditik kea zerion.

 

 

 

  1. eguna 2012-11-25

Palmerston North – Wellington.

Wellington en, bertako portu inguruan paseatu, oso polita.

20:00 Pictonera dijoan barkua hartu degu 3 ¼ orduko bidaia.

 

 

  1. eguna 2012-11-26

Picton;

Goizean jeiki eta kafeteri batean gosaldu degu portu ondoan. Egun ederra eta oso polita dago dena. Delfinak ikustera eta beraiekin baiñatzeko aukera ikusi degu 09:00, 10 minutu falta dira, prestatu gera, neoprenozko jantzia jantzi ta barkura, bidaia oso polita, 45 bat minutu ondoren, delfín koadrila bat etorri zaizkigu eta barku inguran hasi dira jolasean. Prestatu eta uretara jeitxi gara, baina jeistean alde egin dute, horrela beste pare bat saiakera eta hirugarrenean bai, beraien biden jarri gara uretan sartuta eta geure gana etorri dira, geure inguruan ibili dira, bat neuregandik metro erdira buetaka nere azpian ibili da, kriston sentsazioa! Barkura igo ta Pictonera bueta, 3 bat orduko bidaia denera.

8.eguna 2012-11-27

Picton – Kaiteriteri -Pohara

Water Taxi barku bat hartu degu, plaian eta Abel Tasman National Park en sartu gara, barkutik ikusten diren ondartzak eta parajeak postaletakoak, oso polita. Nedlands Beach en jeitxi, ta 10 minutu oinez, beste ondartza batera iritsi gara.

Gende asko dabil, kayak etan, ibilaldiak egiten egun batekoak edo zenbait egunekoak.

Bazkadu ondoren, berriro barku taxia hartu eta buelta, 1 ½ jun etorria barkuan.

Poharanen egin degu lo.

 

  1. eguna 2012-11-28

Pohara – Hotikita

Hotikita hego irlaren mendebaldera dago, orain arte izan degun eguzki goxoaren ordez, aizea ta otza izan ditugu bertan.

  1. eguna 2012-11-29

Hotikita – Fran Josef glacier- Fox glacier

 

Fran Josef Glacier, herritik 2 km tara dagoen aparkamentutik 45 minutu glaziarrera gehiena inguratu leiken tokiraino.

Fox Glacier, Josef Glacier etik 27 km dago, Fox Glacier herritik pare bat km tara dago aparkamentua, aparkamentutik glaziarrera 20 minutu.

Fox Glacierren gelditu gara lotan.

 

 

  1. eguna 2012-11-30

Fox Glacier – Lake Wanaka – Lake Hawea.

Fox Glacierretik 4 km tatara Lake Matheson, bertako ibilaldia egin degu, ta argazki tipikoa atera ere.

Lake Wanaka ta Lake Hawea, biak pasatzen dira Hawea iritsi baino lehen, bihak ikaragarriak dira, egun ederra tokatu zaigu ta argazki ederrak ateratzeko aukera ere izan degu, laku garden ta zeru urdinekin batera, ardiak, behiak  ta oreinak emandiote kolorea argazkiei.

 

Hawea lakuan dagoen kanpinean egin degu lo, oso inguru polita laku ondoan dagoen kanping honetan.

 

Bertan egin degu topo lehen aldiz, munduari buelta ematen ari den familia frantsesarekin, gero hainbat alditan berriro topatuko gera bidaian zehar.

 

  1. eguna 2012-12-01

Wanaka – Queston- Te Anau

Quenstonera allau baiño 20 bat km lehenago, esaten dutenez lehen aldiz munduan hemen egin zen gominga, geldialditxo bat egin degu ikusteko nola saltatzen zuten, honen inguruan kriston montagea dago, mertxandaising, denda, bideoak ikusteko tokiak etb. zubi ondoko edifizioan.

Quenston oso polita, guk gondola hartu ta gora joan gera, eguraldi ederra dagoenez kriston bistak daude.

Te Anaura lotara, bidean euria hasi du ta kriston euri jasa egin du, wellingtonen furgonetari tetxuan eman genion golpearen ondorioz, goiko ohea zeharo busti da, plástiko ta frantsez batek utzitako zinta aislantearekin, txapuza bat egin ta horrela pasa du gaua, hurrengo egunean, zinta amerikanakin earki konpondu diau.

 

 

  1. eguna 2012-12-02

Te Anau – Milford Saund– Gore

Goizean jeikitzerakoan eguraldia zeharo aldatu da, ostarteak nabarmenduz, beraz Milford Saundera abiatu gara, bidea bera oso ikusgarria, mendi punta zorrotzak, elurra ta errekak mendi paretatik behera jausten dira, ederra! Gora hedutakoan aldapan dagoen tuneletik barrena, mendiaren beste aldera pasatzen da, alde honetan dena lainotuta dago.

Milford Saund-en lainotuta dago ezda mendi puntak ikusten baina ala ere ikusgarria da paisaje hau.

Barkuan egin degu fiordo honen bisita, ikaragarria, batez ere barkua ur kaskada inguratzen denean! Itsasoraino irteten da ta bueltan fokak ikusi ditugu, lehen aldiz New Zealand-en.

Ekialdera abiatu gara, Goreraino iritsi gara eta galdutako kanping baten geratu gara, gu ta beste lau arrantzale daude.

Goren ez dago eze ikusteko, arrai haundi baten irudia besterik.

 

  1. eguna 2012-12-03

Gore – Otagoko penintsula – Moeraki Boulders – Oamaru

Otagoko penintsulara iristeko Dunedin hiritik pasa behar da. Penintsularen bukaera Royal Albatros Centre dago. Interesgarria, albatrosak egan ikusi ditugu bertatik bertara miradore batetik.

 

 

 

Bertan bazkaldu ondoren, aparkaletukit aurrera jarraituz pista baten aurrera km 1 etara, Natures Wonders dago, 8 erruedatako oruga batean, zirkuitoa egiten da, albatrosak beren txitoekin kabietan ikusi ditugu, foka kuadrila bat ere, bertan kasualidadez foka bat erditzen ere ikusi degu ta azkenik, ondartza batetan begi hori dun pinguinoak ikusi ditugu, oso polita zirkuitoa.

Omarura bidean, Moeraki Bouders izeneko toki bat dago, ondartzan dauden harri borobil batzuk dira, merezi du geldialditxo bat egitea, kuriosoa.

 

21:30 tan iritis gara Oamarura ilundu du dagoeneko ta bete betean ikusi ditugu kantera ondoan dagoen plaia ingurura iritsi ta nola ateratzen diren uretatik lotarako leku bila, ez gara sartu horretarako prestatuta dagoen “zirkura” kanpoan ikusi ditugu, umeak flipatuta geratu dira dozenaka pingüino nola gure ondotik pasatzen ziren ikusita

 

 

 

 

Oamarun egin degu lo.

 

  1. eguna 2012-12-04

Oamaru – Peninsula de Kaikoura.

arratsaldean iritsi gara.

 

  1. eguna 2012-12-05

helikopteroz baleak ikusteko aukera baztertu egin degu, ez digute aseguratzen baleak ikus ditzakegula ta 600 $ pagatuta. Beraz, barkuko aukera egin degu, arratsaldean ikusteko.

Goizean Kean lur muturrean, foken kolonia bat dago, kotxean bertaraino iritsi daiteke, herritik 4 bat km, fokak metro 1etara ikus daitezke bertan, lasai etzanda lo. Miradorera igo gara eta Kaikoura penintsularen bista oso politak eta pare bat orduko zirkuitua daude.

 

Bueltakoan, bide ertzean dagoen txiringito batean geratu gara eta langosta jan degu, nor berak aukeratzen du eta momentuan jartzen dizute.

 

 

 

 

Arratsaldean, Whale Watch, barkuan baleak ikustera.

 

  1. eguna 2012-12-06

Kaikoura-Akaroa

 

  1. eguna 2012-12-07

Akaroa – Christchurch

Eguraldi oso txarra tokatu zaigu eta aireportu ondoan dagoen, Antartic Centre museora joan gara, oso didaktikoa.

 

2012-12-08

itzultzeko eguna:

  • Chirstchuch- Sydney, 2 ordu 26 minutu.
  • Sydney – Bangkok, 9 ordu.
  • Bangkok – Dubai, 7 ½ ordu.
  • Dubai – Madrid, 8 ordu.
  • Madrid – Bilbo, ordu 1. 2012-12-09 heldu.

 

 

 

 

 


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.