Munduko 5 leku interesgarri, ez badituzu orain ikusten, agian ezin izango dituzu inoiz ikusi!!

Posted by

Biztanleria hazten doan heinean, ingurumenari eragiten diogun kaltea ere handitzen doa. Hainbat ikasketen arabera, urte gutxiren barru ezagutzen ditugun zenbait leku desagertuko dira. Hau, orain arte kutsadurak eta klima aldaketak daraman handiagotze etengabearen ondorio larrietako bat izango da.

Orain azalduko ditugun toki berezi hauek baliteke gure ondorengoak inoiz ezagutzera ez iristea.

Beraz, bidaiaren bat egin nahi baduzu datozen urteetan, baliteke artikulu hau interesatzea.

 

  1. Glaziarren Parke Nazionala: 30 urte

parque-nacional-de-los-glaciares

Jorge Lascar via VisualHunt / CC BY

 

Orain dela 100 urte , 150 glaziarrek betetzen zuten paisaia ikaragarri hau. 2014ean aldiz, 24 soilik geratzen ziren. Azken analisien arabera, 2045 urterako falta diren guztiak desagertuko direla diote, bertan bizi diren hainbat animali eta landare paregabeak betirako galduz. Ez gaitezen ahaztu, glaziar hauek urtzean ekosistemak izango duen aldaketa ikaragarria eta honek ekar ditzaken arazoa.

 

  1. Taj Mahal: 5 urte

 

taj-mahal-india-agra-uttar-pradesh-building

 

Eraikuntza ikusgarri hau 1632.urtean egin zen, baina azken urteetan fatxadako harri txuriak kutsadurari esker izugarrizko hondaketa jasan du. Horrenbestekoa da egoera, datozen 5 urteetan soilik irekita jarraitzea espero dela.

 

  1. Madagaskar: 35 urte

 

4315977718_ab7851f6c3_b

Frank.Vassen via Visualhunt.com / CC BY

Madagaskarren aurkitzen diren animali eta landareen % 80a ez da beste inon aurkitzen. Azken hamarkadetan jasan dituen ustiapen masiboak direla eta baso hauen zati txiki bat dago bizirik. Hau dela eta, adituek 35 urteko bizia ematen diote Madagaskarreko paisaia paregabeari eta bertako diren Lemur eta beste hainbat animaliei.

 

  1. Venezia: 85 urte

 17517683802_755a52b7b2_b

grobery via VisualHunt / CC BY

San Diegoko Unibertsitateak eginiko azken azterketak dionez Venezia urteko 4mm hondoratzen da. Gainera diote hau konpontzeko ezer egiten ez bada 4 zentimetro urteko izatera heldu daitekela. Azken 100 urteetan 24 zentimetro jaitsi da eta honek horrela jarraituz bertan aurkitu ditzazkegun altxorrak itsasoak irentsiko ditu.

 

  1. Kongoko arroa: 25 urte

 

cuenca-del-congohttp://lavozdelmuro.net/wp-content/uploads/2015/04/atracciones_turisticas_7.jpg

Munduko bigarren ohian tropikal handiena da eta bioaniztasun gehien dagoen lekua, baina 4 milioi hektarea galtzen dira urtero ustiapen lanetan. Honek horrela jarraituz, 2040 urterako ohian honen bi heren galduko dira.


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.