MEXIKO: DF

Posted by

Mexiko Hiria (DF) eta Frida Kahloren etxea (Coyoacán)

San Cristóbal de las Casas herri magikoa autobuses utzi eta Mexiko Hirira jo nuen, hamasei bat orduko biadaian. Hostal Amigon hartu nuen ostatua, erdigunean dago, prezio onargarria du eta gosaria aparta da.

Hiria handia eta zaratatsua da. Jende asko kaleetan gora eta behera eta trafiko ugari. Hiri handiak gustuko izanez gero, ederra da. Museoak eta eraikin historikoak topa daitezke nonahi. Konstituzio plaza edo Zòcaloa ikaragarria da, benetan txikia sentiarazten zaituzten horietakoa. Hiru eraikinez inguratua dago; Mexiko Hiriko Katedral Metropoliarra iparraldean, Jauregi Nazionala ekialdean, Udaletxeko Jauregi Zaharra eta Gobernuaren eraikina hegoaldean. Mendebaldean komertzioak dira nagusi.

Paseo de la Reforma delakoan ere ibili nintzen gora eta behera. Independentziaren Aingeruraino heldu arte. Aingeruak eskailera  batzuk omen ditu barrruan, bertara igo eta hiria goitik ikusteko. Egun horretan protesta bat zegoen haren inguruan eta ez nuen igotzeko aukerarik izan.

14495396_966492436812958_3496858522561350039_n

Amaitzeko, Coyoacán herrira joan nintzen, metroz. Hura bai zoramena! Egia esan merkea da, gaizki oroitzen ez badut 5 peso (0,25euro) dira bidaia baina arnasa hartzeko ere komeriak… Herritxo honetan Frida Kahlo pintore handiaren etxea dago, gaur egun museo moduan zabalik dagoena. Etxearen kanpoko pareta urdinak ikusi eta sekulako zirrara sentitu nuen. Frida Kahlo ezagutzen dutenek ulertuko dute zer diodan. Emakume honen marrazkietan eta bizitzan uztartzen hasteak obsesio moduko bat sortzen du. Bere artea gordina da, benetakoa. Ederra. Ilaran ordubete luzez zai egon eta 120 peso (6 euro) ordaindu ondoren, argazki zein dokumentaletan hainbeste aldiz ikusi dudan eraikinaren barruan nengoen. Etxea magikoa da, Fridaren marrazki, arropa eta etxe-tresnaz betea. Gune batean bere bizitzari buruzko dokumentala ere ematen dute. Ia lau orduz ibili nintzen etxean barrena. Berriro metro zoro horretan sartu, kaleko postu batean quesadilla batzuk jan eta hostalera buelta.

14484734_965056970289838_4643445372315372081_n14469705_965056920289843_3366391910985939756_n14390978_965056883623180_6088979162260355559_nimg_20160924_134707

 


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.