Hegaldia Dubai-Male (Emirates)
Lasaitasuna, atsedena, intimitatea, ezingo nuke leku hau definitu hitz batean. Benetan behar nuela esan beharra dut, naiz eta paradisutik errealitaterako buelta benetan gogorra izan.
Dubaitik goizez iritsi ginen Maldivera. Ezin nuen sinistu holako abioi haundi batek, holako isla txiki batean lurreratzerik zuenik. Aireportutik irten eta hidroabioiz beteta zegoen beste anden txiki batera eraman gintuzten. Han ordu eta erdi itxaron behar izan genuen, egonaldia gosaltzeko aprobetxatu genuen.
Beste ordubeteko hegaldia egin behar izan genuen gure paradisura iristeko. Bitxia da airetik egiten den argazkia, basoko perretxiko txikiak bezala ateratzen dira ozeano zabalean.
Izen bereko Lhaviyani ataloian dagoen, Kanuhura Hotela zen hurrengo bost egunetan, gure gotorleku. Ez zegoen, villa estiloko hainbat logela besterik irla osoan, ederra benetan. Irakurri, bainuak hartu, itsas ertzean pasieratxo batzuk eman eta jan, ez genuen besterik egin. Bizitzan behin behintzat egitea gomendatzen dut.
Hegaldia Male-Istanbul (Emirates), Istanbul-Bilbo (Turkish)
Hauek izan ziren gure 2014ko oporraldiak, Abu Dhabi – Dubai – Maldivak.