Don Leoren istoriak malko eta irribarreak atera dizkigu.
Laura eta Dianari esker Buenavista herrira iritsi ginen. Haien hostalean genbiltzan bolondres bezala lanean, eta tour bat egiteko aukera eman ziguten.
Buenavistara iristean, Don Leo plazako kafetegian geneukan zai. Maitemindu egin ginen kafetal artean, 3 orduz bere bizitza era gordinean kontatu zigun.
Bagenekien toki hura berezia zela. Eta bisita eta gero itzultzea erabaki genuen. Azkenean, hilabete eta erdi geratu ginen Don Leoren familiarekin batera bizitzen.
Don Leo nekazaria da 7 urte dituenetik. Adin horretan hasi zen kafea biltzen, garai ona zen nekazarientzat.
Ondoren, 1976ean kafearen bonantza garaia iritsi zen. Kafetaletako jabeak, produkzioa bikoiztu zuten, eta langile kopuruak ere gora egin zuen. Terratenienteek barrakoiak eraiki zituzten, eta bertan, kafe biltzaileek kafe zakuaren barruan egiten zuten lo. Hotzari, intsektuei, gaixotasunei eta higiene faltari egin behar zioten aurre egunero.
Esklabutza kondizio hauek bultzatuta nekazariak kolonbian zehar mugitzen hasi ziren; Gerrilara, Paramilitarretara, narkotrafikora…
Garai hartan, Don Leori ere marihuana eta kokaina landetan lan egitea tokatu zitzaion. Marihuana plantazio batzuetan zebilen aizkolari gisa gerrak bere inguruan eztanda egin zuenean. Leok 17 kide zituen bertan, 2k bakarrik lortu zuten ihes egitea.
Bitarte hartan Berriak iritsi ziren bere familiarengana. Yamile, bere emazteak, eta Diego, semeak, ehorzketa ospatu zuten. Berriro ikusteko esperantzik gabe, gorpuak maiz ez bait ziren agertzen.
Baina beraiek ez zekiten harren, gure Kokodrilo Dandee, hamaka sorbaldan jarrita, basoan galduta zebilen. 3 hilabete pasa zituen etxera itzultzea lortu zuen arte, oinez eta ehizatu eta bildutakoaz elikatzen.

Orduandik Leok ideia bakarra dauka buruan: Langileak zapaldu gabe bizi daitekela. Bere pertenentzia guztiak saldu zituen bere Finka erosi ahal izateko. Orain La Alsacia-an langileek patroiaren janari berdina daukate, mahai berdinean konpartitzen dutena.
Langileak, familiako parte direnez, etxe barruan egiten dute lo logela propioarekin. Ustez, Don Leo da langileei kafea egitera goizeko 5etan altsatzen den nagusi bakarra.
Gastuei aurre egiteko, beste finka askotan, langileei jana kobratzen diete, edo soldatak jeitsi… La Alsacian, indarrak hartu eta tour bat ematen hasi dira. Mundu osoko bidaiariek beraien historia entzun dezaten. Horrela, Hane Coffee, ehundaka bidaiarien maletetan exportatzen da.
Portadako argazkia Diego Martínez -ena da, Don Leoren semea.