Kashan. Iran.

Posted by

Bigarren eguna.

Teheraneko hotelean gosaldu, autobusean sartu eta Kashan-erantz abiatu ginen. Hemen distantziak ez dute barkatzen. Hiru ordu, eta hainbat kothumb__DSC0986_1024ntrol pasa ostean Abyaneh herrian gelditu ginen. Karkas mendiko magalean, buztinezko adobe eraikin gorrixkaz, osatutako aldea kuriosoa da benetan. Denborak atseden hartu zuela zirudien. Izan ere, zoroastroak eraikitako herri honetan, oraindik ere, sasanidar garaian eraikitako suaren tenpluaren  aztarnak mantentzen dituzte oraindik. Emakumezkoek ez dute txadorra erabiltzen, traje folkloriko eta zapi koloretsu batzuk baizik. Herri koloretsu hartan ordea, geu izan ginen atentzioa eman genuena, harrigarria. Hemen asi zen, bidai osoan edukiko genuen, gure argazki emanaldia. Hainbat pertsonen perfil desberdinetako protagonista izango ginen hurrengo egunetan, eta auskalo ze iritzi zuten gutaz.

thumb_IMG_3765_1024 thumb_IMG_3785_1024 thumb_IMG_3799_1024
thumb__DSC0999_1024 thumb__DSC1004_1024 thumb_IMG_3740_1024 thumb_IMG_3758_1024 thumb_IMG_3791_1024

Bazkal aurretik Agha Bozorg mezkitara joan ginen eta islamiar arkitekturaz gozatzen asi ginen. Gaur egun Korana erakusteko erabiltzen duten eskola bat izanik “madrasa”, XVIII mendean mezkita bezala eraiki zuten. Bi minhra ditu erdiko patio batez bananduak.

thumb_IMG_3559_1024 thumb__DSC0784_1024 thumb__DSC0788_1024 thumb__DSC0814_1024                     thumb__DSC0808_1024

Abbdik bazkaltzera eraman gintuen tokian probatu genuen lehen aldiz Doogh edaria. Esnea, gatza eta mentaz eginiko edari freskagarria da. Guri, asera batean, sentsazio arraroa egin zigun, baina bai freskagarria zen, eta hobe genuen beraien aholkuei kasu egin, beroari aurre egin ahal izateko.

Hurrengo geldialdia Tabatabaei familiaren jauregia izan zen. Egundoko gozatua hartu genuen argazki kamerarekin. Iraneko etxe historiko politenetako bat, alfonbra saltzaile aberats batek eraikia XIX. mendean. Ez genuen, Borujethumb_IMG_3604_1024dis etxe historikoa ikusteko bethumb_IMG_3596_1024tarik izan, ez eta Hamman Sultan Amir ere, gaur egun museo bezala dagoen bainuetxea. Autobusa hartzeko bidean, martirien lehen hilobiak ikusi genituen, hainbat emakume inguruan zituztela errezoan, beste mundu bat zen.

thumb__DSC0886_1024

thumb__DSC0907_1024


Arratsaldeko azken orduan Fin lorategira joan ginen. Gizategiaren Ondare bezala onartua dago lorategi hau, persiar lorategien exenplo garbiena izanik. Eta guk bakarrik ez, guri ere argazki pila atera zizkiguten berriro ere, jesusss.

thumb_IMG_3671_1024 thumb_IMG_3696_1024 thumb__DSC0927_1024 thumb_IMG_0870_1024 thumb_IMG_3689_1024

Naiz eta garaia ez izan, hemen rosa mosketa sikua saltzen dute era guztietara, kolonian, infusioetarako…,pena loretan ezin ikusia, bere usaina oso gustuko dudan lorea baita.

thumb_IMG_3712_1024                           thumb_IMG_3721_1024

Ilunabarrean hostatu hartuta genuen Negarestan Hotelera  joan ginen. Nola ez, ikaragarrizko bistak genituen goiko solairuko logeletatik, desertuko oasi batean bait geunden. Dutxa thumb__DSC0937_1024bat hartu eta berriro afaltzera toki berdinera joan ginen. Hotelerantz  bueltan gure bizimodu birtuala nola zegoen begiratzera. Iranen ezin zara Interneteko hainbat web orrialdetara sartu, ez eta Facebookera ere, tranparik egin gabe, bai ala beste sare sozial batzuetara.

thumb_IMG_0873_1024

Hurrengo egunean goiz jaiki behar izan genuen Isfaham era abiatzeko.


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.