Isfahan II . Iran.

Posted by

Isfahaneko hirugarrengo eguna izan zen, egunik interesgarrienetakoa.

Gosaldu ondoren, autobusez joan ginen ostiraleko mezkitara. Musulmanak honela deitzen diote errezorako erabiltzen dituzten ohizko mezkitei, besteak museo bezala bereizten dituzte, naiz eta denek errezorako balio izan. Taj-al-molk mezkita mila urte pasa dituen lau “minhar”dun eraikin ikusgarria da, eta nire kamerak gozatu ederra hartu zuen tokia. Persepolisekin batera bidai honetako lekurik interesgarriena, dudarik gabe.

thumb_IMG_0892_1024

thumb_IMG_4174_1024 thumb_IMG_4155_1024 thumb_IMG_4158_1024 thumb_IMG_4136_1024 thumb_IMG_4177_1024 thumb__DSC1393_1024 thumb_IMG_4179_1024thumb__DSC1359_1024thumb__DSC1352_1024 thumb__DSC1371_1024 thumb__DSC1337_1024 thumb__DSC1344_1024 thumb__DSC1370_1024 thumb__DSC1399_1024 thumb_IMG_4166_1024 thumb_IMG_4182_1024 thumb_IMG_4183_1024 thumb_IMG_4188_1024 thumb_IMG_4189_1024 thumb_IMG_4191_1024 thumb_IMG_4197_1024 thumb_IMG_4142_1024 thumb__DSC1391_1024 thumb__DSC1308_1024 thumb__DSC1328_1024 thumb__DSC1405_1024  thumb__DSC1363_1024 thumb__DSC1374_1024

 

Hurrengo geldialdia 1650. urtean Sha Abbas II. ak eraikitako Khaju zubia izan zen. Erdian kortearentzako egonleku bat eta guzti. Iraniarrentzat derrigorrezko geldialdiak dira zubiak eta beraien inguruak, egonaldi luzeak egiten dituzte toki fresko hauetan. Hemen ere, uniformez zihoazen ikasle multzo haundi batekin topatu ginen.

thumb_IMG_4215_1024 thumb_IMG_4219_1024 thumb_IMG_4212_1024


thumb_IMG_4246_1024Armeniarren zonaldera abiatu ginen autobusez, eskerrak aire egokitua genuela, izugarrizko beroa egiten zuen. Vank katedrala eta armeniarren genozidioari buruzko museoa bisitatu genituen. Hasiera batean kanpotik nahiko itxura exkaxa hartu genion, baina barnekaldea interesgarria eta ederra iruditu zitzaigun, kristautasunak duen gunetxoa, Isfahan bezalako herri musulmanean. Museoan era guztietako Bibliak dituzte, munduko txikiena eta armeniarrez idatzitako zaharrena ere. Bai eta mikroskopioz ikusi beharra dagoen ile bateko idatzi bat ere. Bai, bai, ile batean norbaitek diamantez idatzi zuen, harrigarria benetan. Beste datu kurioso bat, Espainiako estatuak oraindik ere EZ du onartu I. Munduko Gerratean izan zen armeniarren genozidioa hau.

  thumb__DSC1422_1024   thumb_IMG_4233_1024   thumb_IMG_4236_1024

Bazkaltzera joan aurretik, katedral inguruan zegoen alfonbra iraniarren denda batetara sartu ginen. Ez dago erosi beharrik, eta artisau lan bikain hauek ikusten diren bitartean, tea hartuaz lasai egoteko leku frexko eta aproposak bihur daitzezke. Neri Qom zonaldeko alfonbra bat ikaragarri gustatu zitzaidan, beix, beltz eta urdinezko irudi geometrikoak zituena. Baina 1800€ balio zituen  eta hurrengo bidaiarako utzi behar izan nuen nire erosketa.

thumb_IMG_0894_1024

Naein zai genuen.


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.