Isfahan I. Iran.

Posted by

Kashan etik irten eta 4 bat ordura dago Isfaham eko hiri zoragarria hau.

Bazkal ordurako iritsi ginen, eta zuzenean eraman gintuen Abbdik jatetxe batetara. Han egin genituen beste lau otordu ere. Hemen thumb__DSC1026_1024ikasi nuen tea hartzen, ze erremedio, iraniarrek ez dute kafea hartzeko eta egiteko batere ohiturarik. Behin, edariak bezala plus bat ordainduta, kafe huts bat ekarri zidaten, orain arte hartu dudan kaferik txarrena izan zela aitortu beharra dut. Etxera bueltan, interneten saltzeatzen hari nintzela, Lavazza markako kafea erabiltzen nuen kafetegi bat zegoela ikusi dut, Iman plazaren inguruan, Espadana Cafe izenekoa, ni bezalako kafe zale amorratu batentzat kutixi bat Iranen.

thumb__DSC1031_1024Isfahan Hotelean erregistratu ginen. Logelako  balkoitik genituen bistak, izugarriak ziren. 1602. urtean eginiko Sio-Se-Pol zubia edo 33 arku zituen zubia aurrean genuen, eta bertatik igarotzen den Zayandeh ibaia erabat agortuta zegoen.

Arratsaldez zeharkatu genuen Sio-Se-Pol zubia, ikaragarrizko jende pila zegoen bertan, eta ia denek begiratzen gintuzten. Iran, ireki berria da turistentzat, eta naiz eta gorputz osoa estaltzen ziguten arropekin joan, gure ustez diskrezio osoz, nabarmen generaman soinean TURISTA  TALDEA etiketa haundia.

Autobus gidariak ezkontza batera joateko aprobetxatu zuen Isfahaneko egonaldia, beraz hurrengo bi egunetan oinez egin genituen hoteletik Iman plazara genuen distantzia, behin eta berriz, gaur egun ere jakingo nuke ibilbide hori egiten.  Sartu orduko liluratzen zaituen plaza da Iman Jomeiniren Plaza. Izugarrizko jende pila zegoen belardian eserita, ilunabarreko otordua egiten, ahalkorik gabeko botiloi gigante bat zirudien. Etxeko alfonbrak zabaldu, eta han egoten dira familiak, zaldiz gidatutako hainbat gurdi txikik, plazan buelta mordo bat ematen dituzte bitartean. Guk “domingeruak” bezala ezagutzen ditugu, irandarrak ordea ez dira egun bakarrera mugatzen, egunero baitzegon plaza bete jende. Dendaz beteta dagoen arkupe hauetan, alfonbra, latoizko sukaldeko tresna, zilar edo urrezko bitxiak eta beste hainbat produktu eros ditzakezu, turistentzako leku aproposa.

thumb_IMG_4083_1024 thumb_IMG_4076_1024 thumb_IMG_4075_1024 thumb__DSC1300_1024 thumb__DSC1298_1024 thumb__DSC1297_1024 thumb__DSC1262_1024 thumb__DSC1260_1024 thumb__DSC1276_1024 thumb__DSC1210_1024 thumb__DSC1167_1024 thumb__DSC1067_1024 thumb__DSC1068_1024 thumb__DSC1070_1024 thumb__DSC1065_1024 thumb__DSC1058_1024 thumb__DSC1042_1024 thumb_IMG_2721_1024

Afal ordurako,  izugarrizko bistak zituen Abbasi Hoteleko goiko solairuan dagoen jatetxera joan thumb_IMG_3900_1024thumb__DSC1074_1024ginen. Hostatu hartzeak ere mereziko lukeen hotela zirudien, bai horixe.


Hurrengo egunean, berriz joan ginen Iman plazara. Aurreko egunean bezelaxe, arrituta utzi ginduen Si-Sei-Pol zubian zegoen gende pilak , era guztietako poseak eginez argazki makina aurrean.

thumb_IMG_3818_1024  thumb_IMG_3824_1024  thumb__DSC1080_1024


Lehenengo bixita Imanaren mezkitara egin genuen. XVII  mende asieran safabiden dinastian eraikitako madraza bezala erabiltzen duten eraikin izugarria da. Sarrera plazararekin lerrotatuta egon arren, barruko mezquita diagonalean eraikia dago mekaruntz begira.

thumb_IMG_3838_1024 thumb_IMG_3916_1024 thumb_IMG_3935_1024 thumb_IMG_3938_1024 thumb_IMG_3967_1024 thumb_IMG_3949_1024 thumb__DSC1089_1024 thumb__DSC1133_1024


Hurrengo geldialdia Lotfollah Jekearen mezkitan izan zen, eta txundituta jarraitzen genuen zeramikek zituzten marrazki eta koloreekin. XVII. mendean Sharen familiarentzako mezkita pribatu bezala eraiki zuten ez iwan, ez patio eta minareterik gabe. Nahiz txikia izan, barruko kupularen laranja koloreek joku polita eman zieten gure argazkiei.

thumb_IMG_3995_1024 thumb_IMG_3991_1024 thumb_IMG_3989_1024


thumb_IMG_4063_1024Eta plazako azken geldialdia frentez genuen Ali Qapu jauregira egin genuen. Ederra benetan, barruan aurkitu genuena, “fresko” erara eginiko hainbat mural eta arkitektura islamiarraren esentzia osotasunean. Azken solairuko balkoiko bisten edertasunak, denboran atzerantz eraten zaitu, eta zaila egiten da gaur egungo egoera ikusita, zaldi gainean egiten ziren polo partiduak imaginatzea.

thumb__DSC1232_1024 thumb_IMG_4041_1024 thumb__DSC1216_1024


thumb__DSC1483_1024thumb__DSC1487_1024Arratsaldez, siesta txiki baten ondoren, Chehel Sotun jauregia edo 40 zutabedun jauregia ikustera. Naiz 20 zutabe izan,  aurrean duen putzuak eta erakininaren geometriak banaketa perfektu bat egiten dute, kopurua bikoiztuz. Sha Abbas II nak eraiki zuen, kanpoko delegazioei arrera egiteko, margo europear ikutuak dituen jauregi ikusgarri hau, hitz batean, ederra.

thumb_IMG_4297_1024thumb_IMG_4318_1024   thumb_IMG_4354_1024


thumb_IMG_3828_1024Eta eguna bukatzeko Abbdik Isfahaneko artisautza erakutzi zigun. Hezurrekin egiten dituzten miniaturazko margolan kuriosoak. Ederrak benetan, hori bai imitazioak gustoko ez badituzu, alfonbra bezain kotizatuak daude.

Berriro ere  Jomeini Imanaren plazara jendetsura iritsi ginen. Kuriosoa egiten zitzaigun, gure aurrean iraniarren zuten jarrera. Dozenaka argazki atera nahi izaten zuten gurekin, errespetuz baimena eskatuz. Askotan nerabeak gerturatzen ziren, ingelesez hitz eginez noski, beraientzat gurekin hitz egitea ohore haundi bat balitz bezala.

thumb__DSC1521_1024 thumb_IMG_0906_1024Eguna amaitzeko Azadegan teterira edo chayra, te bat hartu eta lurrunezko pipa erretzera.


Hurrengo egunean Isfahaneko beste txoko eder batzuk ikusi behar genituen.


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.