Pasadan urtean egin nuen bidaiak liluratuta utzi banituen, aurten egin dudanak hitzik gabe laga nauela esan beharra dut.
Hitz hauekin deskribatuko nuke Etiopia, mendiak, bailara amaigabeak, berdea, merkea, fededudanak, injera, naturala, aliantzaren arka, banana faltsua, zopa, azokak, etniak, eleizak, koloretsua, jazz, animaliak, umeak, eguzkitsua, basatia, birra eta batez ere jendetsua oso jendetsua.
Irailaren 23 an hartu genuen Addis Ababarantzako hegaldia Madridetik zuzenean. Zer ikusiko genuenaren irrikaz iritsi ginen 13 ko taldetxoa. Deskantsu txiki bat egin, Bole kale famatuan dagoen Momona Hotelean eta gure gidak hiria erakustera eraman ginduen. San Jorge eliza ortodoxoa ikusi ondoren museo nazionalera eta etnografikora eraman ginduen Alexis gure gidak. Han ezagutu genituen Lucy eta baita bi dordoka erraldoi ere.
Arratsaldeko bixitak unkitu ginduen gehien. Merkato a.Hura zen zoramena. Milaka eta milaka postu, etxola txikiak, ohialak, abereak, janaraia, otarrak… arratsaldeko euriak lokatzaz bete zuen lur zorua ere. Astoak, gora eta behera gurdi lanak eginez, eman behar ikasita zutela egin behar zuten ibilbidea. Gu berriz ahoa zabal zabalaik ikusten ari ginenarekin. Eta beraiek barrezka gure arridura arpegi zuriak ikusita. Zapore gazi gozo bat utzi zigun egoerak, lehenengo eguna baizen lurraldera egokitzen ari ginena.
Hurrengo egunean goiz jaiki behar genuenez, aurreko superrean zerbait erosi, tertuli pixkat egin eta ohera. Iparraldeko Bahir Dar hiria zain genuen bere Tana laku ikusgarriarekin.
Pingback: Bidailaguna. | Maite Lazkano