Ekuatore Ginea

Posted by

Egia esan Malabo eta Batako esperientzia ez da bidai bat bakarrik izan niretzat. Bertan bizi izan naiz azkeneko 10 hilabeteak. Ez dakit nik dudan ikuspuntua edo bidaiari batena berdina den, baina garbi dudana da espero duzuna ezik beste guztia dela.

New Image 11

Ginea bi zatitan banatzen dute bertako biztanleak, Malabo eta Bata. Lehenena Kamerun ondoan dagoen uharte bat da, Bioko uhartea. Malabo, iparraldean kokatzen da eta Gineako kapitala da. Uharte honen hegoaldean Eureka kokatzen da, munduko lekurik euritsuenetako bat.

New ImageBai, gezurra badirudi ere eta ni bezala Afrika guztia lehorte bat zela ikuste genuenontzat. Dena berdea da, ez dago lur zatirik loretxo, zuhaitz edo belarrik ez duenik. Lurrak duen indarra ikaragarria da bertan, papaiondoak hormigoizko lur erdian irteten dira.

Bigarrena berriz, Bata da. Bigarrengo kapitala deitzen diote eta hau kontinentean aurkitzen da. Urtaroak ez dira gureak bezala kontatzen, bi urtaro dituzte, “Eguzkitsua” eta “Euritsua”. Malabon, Otsaila- Martxoa inguruan hasten da “Euritsua” eta Uztaila – Abuztua bitartean “Eguzkitsua”. Tenperatura ez da asko aldatzen, 25-35 bitartean urte osoan, baina urtaro eguzkitsuan ezin daiteke kalera ia irten ere egin eguzkiak duen indarragatik. Aldiz Batan, urtaroak alderantziz doaz.

 

DSC00578 New Image 9

 

 

 

 

 

 

 

Bertako txanpona Franko Cefa (XFA) da eta momentu honetan kanbioa 1€= 650 XFA-koa da. Txanpon mota hau, Ginean bakarrik erabili daiteke. Ez dago dibisa hau erosiko duen bankurik edo dendarik bertan ez ezik.

Lurralde honen arazo handienetako bat turismoa da. Bertara bidaiatzeko bisatua behar da eta hau lortzeko ongi etorriko gutuna, hau da, Ginea bertatik norbaitek gutun bat idatzi behar dizu esanez bera bisitatzera zatozela eta ongi etorria zarela. Honez gain, 100€ko kostua du bisatuak eta Madrilen dagoen enbaxadan bakarrik lortu daiteke. “Frontera” itxia du oraindik, saiakera asko egin arren hau konpontzeko gobernuak ez ditu ateak ireki nahi oraindik. Hilton, Sofitel eta Ibis bezalako hotelak aurki ditzakezu bertan baina ia denak negozio bidaietako erabiltzen dira.

New Image 12

Biztanleria etnia desberdinetan banatzen da, Fang, Bubi, Annobonesak… bakoitzak bere hizkuntza du eta beraien arteko erlazioa ez da oso ona orokorrean. Egia esan , beraiekin lan egin ondoren desberdintzen ikasten dituzu karakter aldetik batiz bat. Fang-ak karakter fuerteagoa dute eta Bubiak aldiz lasaiagoak dira.

Ekuatore Gineako hasierako azalpen txiki honekin hasiko ditut Gineako postak. Hurrengo batean Bioko uharteari buruz idatziko dut.

 


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.