IMG_20150825_232233
Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_posts.posts.latte-927a01ad05f71946e5ea8a63f1f71edc.php on line 29
Loading…
Abu Dhabi Egaldia: Bilbo-Istambul Aiport (Lufthansa), Istambul Airport-Abu DhabiAirport ( Etihad). Gauez iritsi ginen, eta han genuen txokerra zai, Mercedez Klase S haundi batean, nola ez Abu Dhabin geunden. Uda garaian merkeago da Emiratoetara bidaiatzea, hori bai izugarrizko beroa egiten du. Emirato herrialde batuetako dirua dirham-a da, euro batek 4 dirham pasatxo balio ditu. Erlijio musulmana dute, baina turista izanik, ez da beharrezko jazkera berezirik eramatea. Gu ramadan garaian joan ginen, eta esan beharra dago zerbitzu guztiak festa honen inguruan egiten direla, batez ere Iftar orduetan, ia dena gelditzen dira. Egun hauetan, hoteletako jatetxe batzuk bakarrik irikitzen dituzte, kalean gosea edo egarria izan ezkero, kumunetara joan badaezpada, ezin bait da jan, ez edan, ez eta zigarrorik erre ere. Automobilismoa gustoko dugun guztien ilusioa da Yas Marina Viceroy Hotela ikustea, eta guk hemen pasa genituen lenengo bi egunak. Hitz batean, ikusgarria. Gure logelako balkoitik formula 1 eko zirkuitoa ikusten genuen. Hurrengo egunean eguerdiz Ferrari World era joan ginen. Sarrerak aldez aurretik internetez hartu genituen, Ferrariko parke tematikora eta parke akuatikora sartzeko promozio bat. Sarrera bereziak ziren, naiz eta garai honetan ez zegoen inolako kolarik egin beharrik, oso gende gutxi bait zegoen. Nire semeak gozatu ederra hartu zuen F1 eko simuladoreetan, baina atrakziorik onena dudarik egin gabe Formula Rossa da, bildurrak alde batera laga eta probatzekoa benetan. Ilunabar […]
Dubai Abu Dabhik harritu bagintuen Dubaik muga guztiak gainditzen ditu. Beste emiratu bat izanik, hemen oraindik ere nabarmenagoak dira petrolioak eman ditzakeen errekurtso guztiak. Dubai eraiki berria den hiriburua da, eta nabarmen antzematen da, luzeran eraikitako eraikin berriz josita dago. Distantziak kontuan hartzekoak izanik, taxi zerbitzuak dira egokienak eta merkeenak. Hostatu hartu genuen hotela, Dar Al Masyaf at Madinat, Jumeirah zonaldean dago, Burj Al Arab, zazpi izarreko munduko hotel bakarraren alboan. Dozena bat logelaz osatutako “villa” batzuk osatzen dute hotela. Laku artifizial batez inguratuta, laukote bakoitzak bere igerilekua eta arrera zerbitzuak ditu, ikusgarria benetan. Hainbat jantoki ditu, gu italiarrean eta espainiarrean izan ginen, bai espainiarra, ze nire semeari tortilla patata jateko gogoa egin zitzaion. Aukera paregabeak biak ere, hemengo jantoki onenetan bezalaxe jan genuen. Naiko berandu gosaldu ostean, eta ia arratsaldez, Dubai zentrora joan ginen. Bero ikaragarria egiten zuen eta eguzki ordu gogorrak jasangaitzak ziren. Dudarik gabe, hemen aire egokitua da ezinbestekoa bihurtzen den aparailua. Galdu ezin den bixita Burj Khalifa da. Ikaragarria da, eta nola ez, munduko eraikin altuenerako sarrera Dubai Mall, munduko komertzial gunerik haundienetik egiten da. Burj Khalifak 828 m ko altuera du, eta 124 edo 148 garren pisuraino igotzea dago, igogailuan noski, aurretik erreserbatuta eta ordaindu ondoren. Sarrerak garesti ziren, baina merezi izan zuen, ilunabarreko bista zoragarria ikusi ahal izan baikenuen. Ilundu bezain laster, freskagarri […]
Hegaldia Dubai-Male (Emirates) Lasaitasuna, atsedena, intimitatea, ezingo nuke leku hau definitu hitz batean. Benetan behar nuela esan beharra dut, naiz eta paradisutik errealitaterako buelta benetan gogorra izan. Dubaitik goizez iritsi ginen Maldivera. Ezin nuen sinistu holako abioi haundi batek, holako isla txiki batean lurreratzerik zuenik. Aireportutik irten eta hidroabioiz beteta zegoen beste anden txiki batera eraman gintuzten. Han ordu eta erdi itxaron behar izan genuen, egonaldia gosaltzeko aprobetxatu genuen. Beste ordubeteko hegaldia egin behar izan genuen gure paradisura iristeko. Bitxia da airetik egiten den argazkia, basoko perretxiko txikiak bezala ateratzen dira ozeano zabalean. Izen bereko Lhaviyani ataloian dagoen, Kanuhura Hotela zen hurrengo bost egunetan, gure gotorleku. Ez zegoen, villa estiloko hainbat logela besterik irla osoan, ederra benetan. Irakurri, bainuak hartu, itsas ertzean pasieratxo batzuk eman eta jan, ez genuen besterik egin. Bizitzan behin behintzat egitea gomendatzen dut. Hegaldia Male-Istanbul (Emirates), Istanbul-Bilbo (Turkish) Hauek izan ziren gure 2014ko oporraldiak, Abu Dhabi – Dubai – Maldivak.
2013ko Udan joan ginen Cabo Verdeko Isla de Sal irlara. Irla hau, nazio afrikar honetako hamabost irletako bat izanik, hegoaldean kokatzen dira hotel ia gehienak. Hemen portugaldarrez hitz egiten dute gehienak, ala ere gaztelaniaz ulertzen saiatzen ziren. Madriletik hartu genuen hegaldi zuzena irlara, baina gaur egun ez dago aukera hau eta kanariar irletatik bueltan joan behar de Cabo Verdeko hainbat irletara. Aireportuan jaitsi bezain laster taldeetan banandu gintuzten, kontratatuta genuen bidai agentziaren arabera. Eta ondoren hoteletan banatzen joan ziren. Gurea Oasis Belorizonte hotela zen. “Villa” estilotan banatzen zirelako logelak eta hondartzatik eta herritik oso gertu zegoelako aukeratu genuen hotel hau, eta egia esan egoki aukeratu genuen. Zerbitzu denak sartuta genituen, beraz, udako nire aktibitaterik gogokoena egiteko prest nengoen, lo, irakurri, paseatu eta jan. Dantza egiteko gogoarekin geratu nintzen ala ere, hemen Funana mota egiten dute eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Herria, oso txikia da, baina izugarrizkoa den Santa Maria hondartza ederraz gain, hainbat jantoki ditu, afrikar esentzia nabarmenarekin. Gaur egun, berriz joango banintz, herri bertan dagoen Odjo d´agua hotelean hartuko nuke hostatu, pentsio erdian gehienez, bertako kultura eta ohiturak gertuago bizi ahal izateko. Irla osoa, egun erdi batean ikusi daiteke. Zeuk gidatu ahal dituzun “quad”ak edo gidari batekin “pick up”ean egin […]
Goizeko ordu txikietan iritsi ginen Teheraneko aireportura, eta abiotik irtetzerako buruzapia jantzi behar izan genuen. Abisatu zigun Maitek, baina arraroa egiten da benetan, denak guri begira, zer egiten genuenaren zain. Gu txintxo, txintxo ordea abioiko atetik irtetzerako zapia buruan genuen. Egonaldi luzea egin behar izan genuen poliziek Iranera sartzeko baimena eman ziguten arte. Autoritate denek ematen dute errespetua, niri momentu horrek beti ematen dit beldur ukitu bat. Ordu bat pasa ondoren irten genuen aireportuko atetik, eta han zegoen Abddi eta autobusa, gure zai. Goizeko 6 retan iritsi ginen hotelera, pare bat ordu lo egin, gosaldu eta lehenengo bisitak egitera. Egia esan leher eginda geunden, baina lehenengo eguna izanik, denok irrika bizian geunden hasiera emateko ibilaldiari. Iraneko hiriburua 22 distritutan banatuta dagoen kaos bat da, 12 miloi pertsona bizi dira bertan. Farsia hitz egiten dute, eta ingeles maila Espainian antzerakoa dute, hau da, ezer gutxi :):):). Bertako dirua Riala da baina ia dena tomanetan esaten dizute. Ezta zaila, zero bat gehiago jartzea da, 1rial=10toman, 1rial=30€, gutxi gora behera. Lehenengo parada museo arkeologikora. Bertan, Persiarren historiaren hainbat elementu arkeologiko aurkitzen dira, adibidez Persepolis eta Susako hainbat pieza. Kultura eta historia gustuko dutenentzat ezinbesteko parada dudarik gabe. Nekatuta egon arren, interes haundia erakutsi genion Abbdiri, izugarrizko jakituria […]
Bigarren eguna. Teheraneko hotelean gosaldu, autobusean sartu eta Kashan-erantz abiatu ginen. Hemen distantziak ez dute barkatzen. Hiru ordu, eta hainbat kontrol pasa ostean Abyaneh herrian gelditu ginen. Karkas mendiko magalean, buztinezko adobe eraikin gorrixkaz, osatutako aldea kuriosoa da benetan. Denborak atseden hartu zuela zirudien. Izan ere, zoroastroak eraikitako herri honetan, oraindik ere, sasanidar garaian eraikitako suaren tenpluaren aztarnak mantentzen dituzte oraindik. Emakumezkoek ez dute txadorra erabiltzen, traje folkloriko eta zapi koloretsu batzuk baizik. Herri koloretsu hartan ordea, geu izan ginen atentzioa eman genuena, harrigarria. Hemen asi zen, bidai osoan edukiko genuen, gure argazki emanaldia. Hainbat pertsonen perfil desberdinetako protagonista izango ginen hurrengo egunetan, eta auskalo ze iritzi zuten gutaz. Bazkal aurretik Agha Bozorg mezkitara joan ginen eta islamiar arkitekturaz gozatzen asi ginen. Gaur egun Korana erakusteko erabiltzen duten eskola bat izanik “madrasa”, XVIII mendean mezkita bezala eraiki zuten. Bi minhra ditu erdiko patio batez bananduak. Abbdik bazkaltzera eraman gintuen tokian probatu genuen lehen aldiz Doogh edaria. Esnea, gatza eta mentaz eginiko edari freskagarria da. Guri, asera batean, sentsazio arraroa egin zigun, baina bai freskagarria zen, eta hobe genuen beraien aholkuei kasu egin, beroari aurre egin ahal izateko. Hurrengo geldialdia Tabatabaei […]
Kashan etik irten eta 4 bat ordura dago Isfaham eko hiri zoragarria hau. Bazkal ordurako iritsi ginen, eta zuzenean eraman gintuen Abbdik jatetxe batetara. Han egin genituen beste lau otordu ere. Hemen ikasi nuen tea hartzen, ze erremedio, iraniarrek ez dute kafea hartzeko eta egiteko batere ohiturarik. Behin, edariak bezala plus bat ordainduta, kafe huts bat ekarri zidaten, orain arte hartu dudan kaferik txarrena izan zela aitortu beharra dut. Etxera bueltan, interneten saltzeatzen hari nintzela, Lavazza markako kafea erabiltzen nuen kafetegi bat zegoela ikusi dut, Iman plazaren inguruan, Espadana Cafe izenekoa, ni bezalako kafe zale amorratu batentzat kutixi bat Iranen. Isfahan Hotelean erregistratu ginen. Logelako balkoitik genituen bistak, izugarriak ziren. 1602. urtean eginiko Sio-Se-Pol zubia edo 33 arku zituen zubia aurrean genuen, eta bertatik igarotzen den Zayandeh ibaia erabat agortuta zegoen. Arratsaldez zeharkatu genuen Sio-Se-Pol zubia, ikaragarrizko jende pila zegoen bertan, eta ia denek begiratzen gintuzten. Iran, ireki berria da turistentzat, eta naiz eta gorputz osoa estaltzen ziguten arropekin joan, gure ustez diskrezio osoz, nabarmen generaman soinean TURISTA TALDEA etiketa haundia. Autobus gidariak ezkontza batera joateko aprobetxatu zuen Isfahaneko egonaldia, beraz hurrengo bi egunetan oinez egin genituen hoteletik Iman plazara genuen distantzia, behin eta berriz, gaur egun ere jakingo nuke ibilbide hori egiten. Sartu orduko liluratzen zaituen plaza da Iman Jomeiniren Plaza. Izugarrizko jende pila […]
Isfahaneko hirugarrengo eguna izan zen, egunik interesgarrienetakoa. Gosaldu ondoren, autobusez joan ginen ostiraleko mezkitara. Musulmanak honela deitzen diote errezorako erabiltzen dituzten ohizko mezkitei, besteak museo bezala bereizten dituzte, naiz eta denek errezorako balio izan. Taj-al-molk mezkita mila urte pasa dituen lau “minhar”dun eraikin ikusgarria da, eta nire kamerak gozatu ederra hartu zuen tokia. Persepolisekin batera bidai honetako lekurik interesgarriena, dudarik gabe. Hurrengo geldialdia 1650. urtean Sha Abbas II. ak eraikitako Khaju zubia izan zen. Erdian kortearentzako egonleku bat eta guzti. Iraniarrentzat derrigorrezko geldialdiak dira zubiak eta beraien inguruak, egonaldi luzeak egiten dituzte toki fresko hauetan. Hemen ere, uniformez zihoazen ikasle multzo haundi batekin topatu ginen. Armeniarren zonaldera abiatu ginen autobusez, eskerrak aire egokitua genuela, izugarrizko beroa egiten zuen. Vank katedrala eta armeniarren genozidioari buruzko museoa bisitatu genituen. Hasiera batean kanpotik nahiko itxura exkaxa hartu genion, baina barnekaldea interesgarria eta ederra iruditu zitzaigun, kristautasunak duen gunetxoa, Isfahan bezalako herri musulmanean. Museoan era guztietako Bibliak dituzte, munduko txikiena eta armeniarrez idatzitako zaharrena ere. Bai eta mikroskopioz ikusi beharra dagoen ile bateko idatzi bat ere. Bai, bai, ile batean norbaitek diamantez idatzi zuen, harrigarria benetan. Beste datu kurioso bat, Espainiako estatuak oraindik ere EZ du onartu I. Munduko Gerratean izan […]
2015ko Abenduan izan nintzen Oporton, bost egunez, nire bi lagun portugaldarren etxean. Eta egia esan, ikuspegi desberdinarekin begiratzen genien gauza berdinei. Beraien herri zaharkituak, ikaragarrizko zirrara sortzen zidan neri. Gure lehenengo bixita, nola ez, merkatal zentro batera izan zen. Nere lagun hauek, gabonetako erosketak egitera joanak ziren, ni ez bezala. Kuriosoa egiten zait oraindik ere, kanpotarrek izaten duten herrimina ulertzea. Beraien herriko patata, bakailao, tomatea, etb luze bat, beti hobeak izaten dira. Zazpi orduko bidaia eta gero nekatuta geunden, beraz hurrengo egunerako utzi genuen Oportoko ibilaldia. Oporto mendixkaz inguratuta dagoen Portugaleko bigarren hiribururik garrantzitsuena da. Bi miloi biztanletik gora ditu eta itxaso Atlantikoan isurtzen den Duero ibaiaren inguruan eraikia dago. Eta beraiek esaten bezala, Gaia erregiotik beherantz joateko pasaportea behar duzu, hau da lehendabizi Oportokoak dira eta gero Portugaldarrak. Jaiki orduko prestatu nintzen gosaltzeko, hemengo kafetegietan aukera izugarria dago, hain gustuko ditudan opiletan. Nire lagun Dorarekin joan nintzen alde zaharrera. Eraberritzeko dauden eraikin pila ikusi genituen, baina nire kamerak gustuko zituen eta neguko ilunabar goiztiarrak gainontzeko xarma sortu zigun. Lello liburutegira joan ginen, xarma berezia duen tokia benetan. Altuera nabarmene duen egurrezko egongela bikaina da irakurleontzat. Hiru euroko sarrera ordaindu behar da, toki turistiko bihurtu baita J.K. Rowling, Harry Potter sagaren idazle famatuagatik. “Catedral […]
Abuztuak 20a iritsi zen, bidaiaren lehen urduritasunak nabarmentzen nituen, hala ere Ibiza-ra joateko hegazkinean sartzeko irrikitan negoen. Amestutako momentua heldu zen, nire lagunekin batera hegazkinean sartu eta ordubeten gora-behera Ibizako aireportuan lurretatu ginen. Gure maleta eta motxilekin taxi batean sartu eta alokatuta genuen apartamentura bidean jarri ginen. Hura bai apartamentua, ederki gogoratzen dut, bertako atea ireki eta nire begiekin ikusi nuena… a zer nolako bistak zituen bertako balkoiak! Dena prest zegoen bidai ahaztezin honekin gozatzeko, eta bai gozatu ere, leku izugarriak ikusi genituen eta parrandarako tartea ere atera genuen, noski! Ibiza bertan oso famatua da Es Vedra uhartea eta bertara joaterik ez dagoenez, egun batean auto bat alokatu eta Savinarreko dorreruntz joan ginen, bertan leku paregabeak baidituzue uharte famatua ikusteko. Liluratuta utzi ninduen, a zer lasaitasuna ematen zidan bertan egoteak, itsasoko uraren soinua besterik ez zen entzuten. Hozkailu txiki bat eman genuen garagardoz betea eta bakoitzarentzako ogitarteko bana. Ixiltasuna besterik ez, inork ez genuen hitz egiten, miresturik bait geunden leku harekin. Hiru bat ordu egon ginen bertan, ez dut sekula ahaztuko momentu hura. Parranda […]
Sarriegi ametsak desegiten zitzaizkigun. Baina oraingoan, adorez bete eta etxe inguruko mendi magaletan gora eraikitako ilusioak, benetan irudikatu genituenak bezain ederrak ziren jakiteko aukera emango genion geure buruari. Andeak ezagutzea zen gure desira, argazki, irudi eta literaturatik harago, bertatik bertara geure begiz ikustea mendi horien handitasuna. Altuera bera zailtasun itzela denez, teknikoki ongi moldatzeko moduko mendia aukeratu nahi izan genuen 6.000 metrotik gorako aurreneko esperientzian. Lehenbiziko lana altuerara egokitzea genuen beraz, eta horretarako zeharkaldi batzuk egitea gomendatu ziguten goi mendietan esperientzia duten lagunek. Zeharkaldiak ez ziren egokitzeko izango soilik, aldi berean Boliviako bazterrak, kultura eta pertsonak ezagutzeko gogoa ere bagenuen. Aurreneko zeharkaldia Apolobanbatik egin genuen, Kallawaya izeneko sasi-medikuen lurraldetik. Hego Amerikan ibiliak dira urte askoan, beren sorginkeriez jendea sendatzen, boterea herentziaz jasotzen omen dute. Turista gutxi heltzen da hara, garraioak urri eta nahiko desatseginak baitira. Hamar ordu inguruko bidaia izan daiteke bertara La Pazetik iritsi artekoa, jende gehiegiz beteriko autobus zaharretan, bide estu eta amildegi bazterretatik gertuegi pasatuz, errekak zeharkatuz eta, tarteka, militarren kontrola igaroz. Condoriri Bertakoen adeitasunak bultzatuta bigarren zeharkaldi bat egitea otu zitzaigun. Jendeak behin eta berriz hitz egiten zigun Condoririko inguruaz, eta behin han ginela ez genuen ezagutzeko aukera galdu nahi izan. Oinarrizko kanpamendu batean egin […]
Egia esan Malabo eta Batako esperientzia ez da bidai bat bakarrik izan niretzat. Bertan bizi izan naiz azkeneko 10 hilabeteak. Ez dakit nik dudan ikuspuntua edo bidaiari batena berdina den, baina garbi dudana da espero duzuna ezik beste guztia dela. Ginea bi zatitan banatzen dute bertako biztanleak, Malabo eta Bata. Lehenena Kamerun ondoan dagoen uharte bat da, Bioko uhartea. Malabo, iparraldean kokatzen da eta Gineako kapitala da. Uharte honen hegoaldean Eureka kokatzen da, munduko lekurik euritsuenetako bat. Bai, gezurra badirudi ere eta ni bezala Afrika guztia lehorte bat zela ikuste genuenontzat. Dena berdea da, ez dago lur zatirik loretxo, zuhaitz edo belarrik ez duenik. Lurrak duen indarra ikaragarria da bertan, papaiondoak hormigoizko lur erdian irteten dira. Bigarrena berriz, Bata da. Bigarrengo kapitala deitzen diote eta hau kontinentean aurkitzen da. Urtaroak ez dira gureak bezala kontatzen, bi urtaro dituzte, “Eguzkitsua” eta “Euritsua”. Malabon, Otsaila- Martxoa inguruan hasten da “Euritsua” eta Uztaila – Abuztua bitartean “Eguzkitsua”. Tenperatura ez da asko aldatzen, 25-35 bitartean urte osoan, baina urtaro eguzkitsuan ezin daiteke kalera ia irten ere egin eguzkiak duen indarragatik. Aldiz Batan, urtaroak alderantziz doaz. Bertako txanpona Franko Cefa (XFA) da eta momentu honetan kanbioa 1€= […]
Gure Kroaziarako bidaia Venezian hasi genuen. Izan ere, Vueling konpainiarekin lortu genuen aukera ezin genuen galdu. 180€ Bilbao-Venecia, Split- Bartzelona, Bartzelona-Bilbao bakoitzak. Kroazia oso gertu dago Veneziatik, baina bi nazio pasa behar dira bertara iristeko eta itsasoz ez bada, ezta erraza zerbitzu publikoz iristea. Aireportuko ateak igarotzerako bagenekien zein autobus hartu, ehun aldiz irakurri genuen eta. Ala ere, turista iritsi berriaren emozioak, autobus urdin pribatua harrarazi zigun. Venezian, sigla berdintsuko bi garraio zerbitzu printzipal daude, bata publikoa eta bestea pribatua. Eta azken hauek hiru edo lau aldiz garestiagoak dira. Gau baterako hotela erreserbatua genuen, Casa Caburlotton, gosari eta guzti 90€ biona. Berandu eta gosez iritsi ginen, baina ala ere iluntzez Veneziako kaleetatik paseotxo bat emateko gogoarekin geunden. Sorpresa ederra hartu genuen, hotelean harrera egin zigun emakumeak 12 etan itxi egiten zuela esan zigunean, NOLA ??. Zenizientak bezala, ehun metrotara zegoen pitzeri batean afaldu, eta buelta hamabietarako, hotelean lo egitea nahi bagenuen behintzat. Eta eskerrak, ze blai eginda iritsi ginen hotelera, izugarrizko ekaitzak harrapatu zigun. Egia esan, kontuan izanik ehundaka zubi pasa behar direla maletak eskuetan hartuta eta ez dagoela taxi zerbitzurik, hotela egoki kokatua dago, Venezian dagoen autobus geltoki bakarretik oso gertu. Baina zenizientaren ordutegia eduki nahi ez baduzu, han inguruan hostal […]
Lau urte baiño gehiago egiten du Mexikora heldu nintzala, bertan bi edo hiru aste egiteko asmoarekin. Baño oztopo bat eduki nuen bidean. Oztopo hori, San Cristobal de las Casas izan zen, Chiapasen. Entzunda nuen hiri ederra zela, jendeari asko gustatzen zitzaiola eta horrelakoak. Hala ere, ez nuen pentsatuko 3 egunetako bixita bat, horrenbeste luzatuko zenik. Azken lau urteotan, denera, 16-18 hilabete Sancrisen pasa ditut. Mexikon badute halako etiketa bat “Pueblo Magico” izendapenarekin. Gaur egun 111 herri daude, eta askoren esanetan, Sancris da magikoena. Badu zerbait berezia, eta ezta erraza azaltzen. Kontrastez beteriko hiri bat da. Alde batetik, urte osoan zehar dagoen turista kopurua, bestetik, txoko askotan ikusten den pobrezia. Hiri kolonial bat izan zenez, altura baxuko eta tamaña handiko etxez beterik dago zentro historikoa, bestalde, hiria inguratzen duten mendiek, jende xumearen etxebizitza eskaxez beterik daude. Hainbeste eszenatoki posible dituen toki honetan, denetarik aurkitu dezakezu. Gauero, erdialdean aurkitzen diren hainbat jatetxe taberna edo zentro kulturaletan, zuzenean musika eskeintzen dute, bai mexikarra eta bai munduko edozein bazterretakoa, bidaiari asko etortzen bait da bertara beraien musika entzuteko aukera eskeiniz. Onartu beharra dago, ordu txikitaraino kalean gelditzeko tentazioa inguruan bueltaka antzematen dela… Ikastaroak egiteko aukerak amaigabeak dira, eta hainbat gai ezberdinen ingurukoak. Yoga, aire akrobaziak, salsa, reiki, clown, eraikuntza […]
2013ko urtarrilean joan ginen hiru lankide Paristik irten zen hegaldi batean Ho Chi Minh-era. Asiara bidaiatzen genuen lehen aldiz zen, beraz, nahiko urduri geunden: bidaia aurreko prestaketak, gaixotasun tropikalen txertoak hartu edo ez… Guk txertoak ez hartzea erabaki genuen, nahiz eta hartzea gomendatzen duten, batez ere, Malariaren profilaxis delakoa nekazal inguruetara joateko asmoa izanez gero. Bidaia bera ez genuen aurrez prestatu, gutxi gorabehera zer ikusi nahi genuen bakarrik pentsatu genuen, eta horietako gauza asko ezin izan genituen egin. Aurrez, Ho Chi Minh-etik Hanoirako hegaldia bakarrik hartu genuen. Lehen eguna (Hanoi) 12 orduko hegaldi luzearen ondoren iritsi ginen Ho Chi Minh-era. Bertan bisatua atera behar genuen beste hegaldia hartu ahal izateko. Hura izan zen bertakoekin izan genuen lehen kontaktua, eta pazientzia handia eduki behar genuela konturatu ginen; izan ere, ‘oraintxe’ esaten dutenean, gutxienez orduerdi badela konturatu ginen. Hanoira iritsi ginenerako eguerdia zen, eta aireportua jendez gainezka zegoen. Ez genuen bertako dirurik, beraz, gure euroak bertako Dong-etara aldatu genituen eta bidai agentzia batera joan ginen bidaiako hurrengo geldialdia non egingo genuen erabakitzeko. Guk Sapa-ra joan nahi genuen, baina iritsi bezain pronto tren eta autobus guztiak beteta zeudela esan ziguten, bertakoak oporrak baitzituzten Urteberri txinatarra zela-eta (hainbat arazo sortu zizkigun festa horrek). Beste […]
Mexiko lindo Betidanik nahi izan dut dena utzi eta denboralditxo batez bidaiatzea. Azkenean ausartu naiz eta Mexikora jo dut. Pasa den irailaren 7an ekin nion abenturari motxila bizkarrean hartuta. Eguerdiko ordubietan Bilbon hegazkina hartu eta goizeko bostetan (Mexikon gaueko hamarrak) heldu nintzen bertara, Frankfurtetik pasata. Hona heltzeko modurik merkeena Madril edo Bilbotik Cancunera hegazkinez etortzea da. 485€ ordaindu nituen nik, bueltarik gabe. Hegaldi merkeak topatzeko Skyscanner orrialdea bikaina da. Bidaiak Visa Kreditu (debitukoa ez) txartelarekin ordaintzeak bidai asegurua estaltzen du. Europatik kanpo osasun zerbitzuak ordaindu egin behar direnez, aukera ona da. Herrialdera sartzea ez da zaila. Pasaportea eta sei hilabete baina lehenago herrialdetik ateratzeko hegazkin, autobus edo treneko bileteren bat erostea nahikoa da. Bueltako datarik gabe bidaiatu nahi izanez gero, onena Greyhound autobus zerbitzuen orrialdetik Mexicali (MX)-Calexico (AEB) txartel bat erostea da, 7€ eskas dira eta balio du. Txanpon aldaketa €1=20,5 pesotan dago berez, baina komisioak direla-eta 19,7etan aldatzen da asko jota. Seguruena kreditu txartelarekin bidaiatzea da, gauza asko honekin ordaindu daitezke. Banco Santander eta BBVA kutxazainak ere badaude eta 1,5-3€ bitarteko komisioa kobratzen dute dirua ateratzeagatik.
Cancun Aireportutik irten eta taxi gidarien jazarpenetik bizirik atera ondoren, ADO autobusa hartu eta Cancunera heldu nintzen. Hirian bi gau eta egun bat pasa nituen erdiguneko Mundo Maya hostalean. Ez da bereziki polita, nahiko zaharra eta zikina iruditu zitzaidan. Bertako jendearen graziak egiten du erakargarri. Pobrezia nabari da bazter guztietan. Hondartzetako ostatu turistikoekin kontraste itzela egiten du. Playa del Carmen Cancunetik 68 kilometrotara dago Playa del Carmen. ADO autobusen geltoki parean, kolektibo moduan ezagutzen diren 15 bat eserlekuko furgoneta txuriak hondartzetako gunera heltzen dira peso gutxi batzuen truke. Bidaiatzeko modurik merkeena da eta erosoak dira. Leku honek beste itxura bat du, Cancun erdigunearekin zerikusirik ez. Askoz ere turistikoagoa, ipar-amerikarrez, diskotekez eta dendez josia. MX Hostel hostalean pasa nuen gaua. Argazkietako hondartza ikusgarri gehienak hotelek eta ostalaritzako komertzioek erosita dauzkate. Badago ordea zati publiko bat. Ez daude ur ertzeko hamaka famatuak baina ederra da. Cozumel eta Punta Morena Playa del Carmeneko hondartzatik ferryak ateratzen dira inguruko irletara. Cozumelera joatea erabaki nuen. Erdigunea Playa del Carmenen antzekoa da; dendak, jatetxeak eta diskotekak. Taxi bat hartu (kolektiboak ez dira hona heltzen) eta 21 kilometrotara dagoen Punta Morenara iritsi nintzen. Turista gutxien jasotzen dituen hondartza da hau, dozena bat pertsona geunden bertan. Hara sartzeko […]
Palenque, Misol-Ha eta Agua Azul Playa del Carmenenetik Palenquerako ADO autobusera igo eta hamaika ordu terdian Chiapasen nengoen. Goizeko zazpi terdietan geltokira heldu eta kolektibo batek Kin Balam Cabañas hostalera eraman ninduen. Palenqueko ruinen sarreran, Chiapaseko oihan tropikalean. Gauez bertako animaliak entzun eta ikus zitezkeen, benetan ederra. Karibeak fama handia du baina estatu honek duen xarma ezin da beste ezerrekin alderatu. Benetan magikoa da. Hostalean bertan tour bat hartu eta lehendabizi Palenqueko ruina Mayak ezagutzeko hiru orduko bisita. Ikusgarria, haiei begira txundituta gelditu nitzen. Milaka urte atzera egin nuela ematen zuen. Handik ordu erdira Misol-Ha 30 metroko ur-jauzietan 45 minutuko geldialdia. Ezin hitzez azaldu, bertatik errespetua ematen dute. Harrizko bide bat jaitsi eta ur-jauzia barrutik ikus daiteke. Natura bizia. Amaitzeko Agua Azul, Misol-Hatik ordubetera. Ez dira aurrekoak bezain ikaragarriak baina ingurua benetan polita da. Oihanak eta indigenen artisau postuez inguraturik daude eta horrek ematen die enkantua. Arratsaldeko bostetan furgonetan sartu eta orduterdian hostalean, leher eginda baina guztiz biziberrituta.
Palenquen gaua igaro eta eta San Cristobal de las Casas aldera abiatu nintzen. Bi aukera daude hona heltzeko, ADO autobusean edo kolektiboetan. Azken hauek beti ere merkeagoak dira eta beste grazia bat daukate, bertako jendearekin kontaktu zuzenagoa edukitzeko aukera ematen baitute. Bidai hau egunez egitea gomendatu zidaten, batzuetan furgonetak geratu eta lapurretak izaten omen dira. Auskalo, baina ni badaezpada goizeko bederatzietarako abiatu nintzen. Palenqueko ADO geltoki aurrean lehen kolektiboa hartu eta Ocosingoraino heldu nintzen, hiru ordu terdiko bidaian. Zerbait jateko hamar bat minutuko atsedenaldi baten ondoren bigarrena, San Cristobal de las Casas hirira. Bidean pare bat abenturatxo izan genituen, lehenengo gurpil bat zulatu eta ordu erdiz konpontzen saiatu ondoren beste batera igotzeko esan ziguten. Hau ez zen furgoneta ordea, oilo kajaz betetako kamioneta baizik. Atzeko atea zabalik joan ginen, aurrean neukan bakero txapeldun gizonaren txisteekin barrezka. Heltzeko ordu erdi eskas falta zela, berriro kamionetatik jeisteko agindua. Hamabost bat gazte zapatistek bidea blokeatuta zeukaten, pasatzen ziren autoei zerga bat eskatzen ari ziren. Metro gutxi batzuk oinez egin eta azkenengo kamionetara. Sancrisera heldu nintzen behingoz, sei orduko bidea egin ondoren.Hiri hau magikoa da, ederra. Txoko guztietan era guztietako artistak topa ditzazkezu, artisauak, musikariak, kale antzerkilariak…Zapatisten presentzia ere nabarmena da mural, pintada eta […]
Ez zen hegaldi zaila izan, baina Maialenek besoan egiten duen presioak seguru mediko bat kontratatzera behartzen zaitu. 18:00ak aldera iritsi ginen, bertako orduan. Aduanako tramiteak pasatzen ari ginela, maletak jaso etb… 19:00 ziren, gure couchsurfingarekin geratutako ordua. Imaginatu, lehenengo eguna, gure zitara iritsi ezinik, gauez eta non lo egingo genuen jakin gabe. Zorionez, mexikoko ordutegiak ez dira gureak bezalakoak, eta ia ia 20:00etan iritsi ginen arren, gure couchsurging-a izango ziren Darwin eta Jhade iritsi berri ziren autobus geltokira. Mexikoko bikote gazte urak, segituan ireki zizkigun etxeko ateak, eta “buena onda” bikaina izan genuen afaltzeko takoak lehenengo aldiz probatzen genituela. Goizean esnatu ginen, maindireak izerdiari pegatuak, A ze beroa, ai ama! Jantzi eta zuzenean colectivo bat hartu genuen hondartzara bidean. Ordu oso batez zeharkatu genituen Cancuneko auzo humilenak, hotel harresi ikaragarriarekin topo egin genuen arte. Hotel hoien artean, hondartza pribatu zaitak alde batean eta bestean. Freskatzeko aprobetxatu, eta segituan egin genuen alde handik, esperientzia autentikoago baten bila. Palapa parkea, bertakoen erabiltzen duten janari eta dantza parkea da, turistetaz ihes egiteko aproposa. Bertan bazkaldu genuen, lasaitasun osoz, merkatuetako andreek mila aukera ezberdin ohiuka eskeintzen zizkiguten bitartean; Tamalitos colaos, ricos tacos al pastor! Kankuneko politena, bertako jendearen auzotan galtzea. Delfines hondartza – Cancún Cancún -eko […]
Don Leoren istoriak malko eta irribarreak atera dizkigu. Laura eta Dianari esker Buenavista herrira iritsi ginen. Haien hostalean genbiltzan bolondres bezala lanean, eta tour bat egiteko aukera eman ziguten. Buenavistara iristean, Don Leo plazako kafetegian geneukan zai. Maitemindu egin ginen kafetal artean, 3 orduz bere bizitza era gordinean kontatu zigun. Bagenekien toki hura berezia zela. Eta bisita eta gero itzultzea erabaki genuen. Azkenean, hilabete eta erdi geratu ginen Don Leoren familiarekin batera bizitzen. Don Leo nekazaria da 7 urte dituenetik. Adin horretan hasi zen kafea biltzen, garai ona zen nekazarientzat. Ondoren, 1976ean kafearen bonantza garaia iritsi zen. Kafetaletako jabeak, produkzioa bikoiztu zuten, eta langile kopuruak ere gora egin zuen. Terratenienteek barrakoiak eraiki zituzten, eta bertan, kafe biltzaileek kafe zakuaren barruan egiten zuten lo. Hotzari, intsektuei, gaixotasunei eta higiene faltari egin behar zioten aurre egunero. Esklabutza kondizio hauek bultzatuta nekazariak kolonbian zehar mugitzen hasi ziren; Gerrilara, Paramilitarretara, narkotrafikora… Garai hartan, Don Leori ere marihuana eta kokaina landetan lan egitea tokatu zitzaion. Marihuana plantazio batzuetan zebilen aizkolari gisa gerrak bere inguruan eztanda egin zuenean. Leok 17 kide zituen bertan, 2k bakarrik lortu zuten ihes egitea. Bitarte hartan Berriak iritsi ziren bere familiarengana. Yamile, bere emazteak, eta Diego, semeak, ehorzketa ospatu zuten. Berriro ikusteko esperantzik gabe, gorpuak maiz ez […]
Pasadan urtean egin nuen bidaiak liluratuta utzi banituen, aurten egin dudanak hitzik gabe laga nauela esan beharra dut. Hitz hauekin deskribatuko nuke Etiopia, mendiak, bailara amaigabeak, berdea, merkea, fededudanak, injera, naturala, aliantzaren arka, banana faltsua, zopa, azokak, etniak, eleizak, koloretsua, jazz, animaliak, umeak, eguzkitsua, basatia, birra eta batez ere jendetsua oso jendetsua. Irailaren 23 an hartu genuen Addis Ababarantzako hegaldia Madridetik zuzenean. Zer ikusiko genuenaren irrikaz iritsi ginen 13 ko taldetxoa. Deskantsu txiki bat egin, Bole kale famatuan dagoen Momona Hotelean eta gure gidak hiria erakustera eraman ginduen. San Jorge eliza ortodoxoa ikusi ondoren museo nazionalera eta etnografikora eraman ginduen Alexis gure gidak. Han ezagutu genituen Lucy eta baita bi dordoka erraldoi ere. Arratsaldeko bixitak unkitu ginduen gehien. Merkato a.Hura zen zoramena. Milaka eta milaka postu, etxola txikiak, ohialak, abereak, janaraia, otarrak… arratsaldeko euriak lokatzaz bete zuen lur zorua ere. Astoak, gora eta behera gurdi lanak eginez, eman behar ikasita zutela egin behar zuten ibilbidea. Gu berriz ahoa zabal zabalaik ikusten ari ginenarekin. Eta beraiek barrezka gure arridura arpegi zuriak ikusita. Zapore gazi gozo bat utzi zigun egoerak, lehenengo eguna baizen lurraldera egokitzen ari ginena. Hurrengo egunean goiz jaiki behar genuenez, […]
Mexiko Hiria (DF) eta Frida Kahloren etxea (Coyoacán) San Cristóbal de las Casas herri magikoa autobuses utzi eta Mexiko Hirira jo nuen, hamasei bat orduko biadaian. Hostal Amigon hartu nuen ostatua, erdigunean dago, prezio onargarria du eta gosaria aparta da. Hiria handia eta zaratatsua da. Jende asko kaleetan gora eta behera eta trafiko ugari. Hiri handiak gustuko izanez gero, ederra da. Museoak eta eraikin historikoak topa daitezke nonahi. Konstituzio plaza edo Zòcaloa ikaragarria da, benetan txikia sentiarazten zaituzten horietakoa. Hiru eraikinez inguratua dago; Mexiko Hiriko Katedral Metropoliarra iparraldean, Jauregi Nazionala ekialdean, Udaletxeko Jauregi Zaharra eta Gobernuaren eraikina hegoaldean. Mendebaldean komertzioak dira nagusi. Paseo de la Reforma delakoan ere ibili nintzen gora eta behera. Independentziaren Aingeruraino heldu arte. Aingeruak eskailera batzuk omen ditu barrruan, bertara igo eta hiria goitik ikusteko. Egun horretan protesta bat zegoen haren inguruan eta ez nuen igotzeko aukerarik izan. Amaitzeko, Coyoacán herrira joan nintzen, metroz. Hura bai zoramena! Egia esan merkea da, gaizki oroitzen ez badut 5 peso (0,25euro) dira bidaia baina arnasa hartzeko ere komeriak… Herritxo honetan Frida Kahlo pintore handiaren etxea dago, gaur egun museo moduan zabalik dagoena. Etxearen kanpoko pareta urdinak ikusi eta sekulako zirrara sentitu nuen. Frida Kahlo ezagutzen dutenek ulertuko dute zer diodan. Emakume honen marrazkietan […]
Biztanleria hazten doan heinean, ingurumenari eragiten diogun kaltea ere handitzen doa. Hainbat ikasketen arabera, urte gutxiren barru ezagutzen ditugun zenbait leku desagertuko dira. Hau, orain arte kutsadurak eta klima aldaketak daraman handiagotze etengabearen ondorio larrietako bat izango da. Orain azalduko ditugun toki berezi hauek baliteke gure ondorengoak inoiz ezagutzera ez iristea. Beraz, bidaiaren bat egin nahi baduzu datozen urteetan, baliteke artikulu hau interesatzea. Glaziarren Parke Nazionala: 30 urte Jorge Lascar via VisualHunt / CC BY Orain dela 100 urte , 150 glaziarrek betetzen zuten paisaia ikaragarri hau. 2014ean aldiz, 24 soilik geratzen ziren. Azken analisien arabera, 2045 urterako falta diren guztiak desagertuko direla diote, bertan bizi diren hainbat animali eta landare paregabeak betirako galduz. Ez gaitezen ahaztu, glaziar hauek urtzean ekosistemak izango duen aldaketa ikaragarria eta honek ekar ditzaken arazoa. Taj Mahal: 5 urte Eraikuntza ikusgarri hau 1632.urtean egin zen, baina azken urteetan fatxadako harri txuriak kutsadurari esker izugarrizko hondaketa jasan du. Horrenbestekoa da egoera, datozen 5 urteetan soilik irekita jarraitzea espero dela. Madagaskar: 35 urte Frank.Vassen via Visualhunt.com / CC BY Madagaskarren aurkitzen diren animali eta landareen % 80a ez da beste inon aurkitzen. Azken hamarkadetan jasan dituen ustiapen masiboak direla eta baso […]
Zeelanda Berria (ingelesez New Zealand, maorieraz Aotearoa) Ozeanian dagoen estatu bat da. Bi uharte nagusiz osatuta dago, iparraldekoa eta hegoaldekoa, eta beste uharte txiki batzuk ere badaude. Geografia; Zeelanda Berria bi uharte handiz eta hainbat txikiz osatua dago, ur hemisferioaren erdian kokatua. Bi uharte handiak Ipar Uhartea (North Island edo Te-Ika-a-Maui) eta Hego Uhartea (South Island edo Te Wai Pounamu) dira. Estatuaren luze-zabal osoa 268.680 km2 da, Italia baino apur bat txikiagoa. Ardatz luzeena 1.600 km da ipar-hego eta kostak 15.134 km dira gutxi gorabehera. Hego Uhartea lur gunea handiena da eta luzerako ardatzean Hego Alpeek erdibanatzen dute. Mendirik garaiena Aoraki/Mount Cook da (3.754 m). 18 mendi daude 3.000 m baino gehiago dutenak Hego Uhartean. Ipar Uhartea ez da hain menditsua, baina hainbat sumendi ditu. Mendi garaiena Mount Ruapehu sumendi aktiboa da (2797 m) Klima epela du, oso gutxitan 0°C azpitik edo 30 °C gainetik. Hala ere, baldintzak aldatu egiten dira Mendebaldeko Kostako hotz eta hezetik, Mackenzie Arroko lehor eta kontinentalera, Ipar Auckland penintsulako klima tropikalera iristeraino. Hiri nagusien artean Christchurch da lehorrena, 640 mm euri urtean jasoz. Auckland da hezeena, kopuru bikoitza jasoz. Zeelanda Berria Zeelandiaren zatia da, %93a ur azpian dagoen kontinentea, alegia. Zeelandia Australiaren erdia da luze-zabalean ia. Itxuraz luze […]
PORTSMOUTH HISTORIC DOCKYARD 2016ko udazkenean Ingalaterran ibili nintzen eta hiri hau bisitatzeko parada izan nuen. Aldez aurretik bertako portua ikusteko sarrera lortu nuen http://www.historicdockyard.co.uk/ eta irrikaz negoen bertan dauden itsasontziak bisitatzeko. Goizeko 9:00ak aldera iritsi nitzen Portsmouthera, bertako tabernatxo baten gosaldu (Inglaterrako kafea ez da oso ona egoten normalean) eta portua bisitatzera joan nitzen, hau 10:00etan irekitzen da eta goiz joatea zen nire asmoa. Atrakzio guztiak ikusi ahal izateko txartela erosita nuen dena ikusi ahal izateko, sarrera honekin urtebetean nahi beste bixita dezakezu portua. MARY ROSE Iraileko egun euritsu hartan, ez zegoen jende asko portuaren sarreran, harreran informazio pixkat hartu ondoren, Mary Rose izan zen bisitatu nuen lehen ontzia. Egia esan ontzi honi buruz ez nakien ezer eta harriturik gelditu nintzen bere historiaz. Mary Rose, Tudorren garaiko gerraontzi bat zen, XVI. mendekoa hain zuzen. 1510ean eraikia, kanoiak aldamenean zituen lehen ontzia zen eta Henry VIII. ren ” buque insignia” zen. 1545ean Frantziar flotak Ingalaterra erasotu zuen eta burruka honetan Mary Rose hondoratua izan zen Solenteko kanalean, juxtu Portsmouth aurreko itsasoan. Gerraontzi hau 400 urte luzez egon zen urazpian, XX. mendean bilatu eta 1982. urtean urazpitik atera zuten arte. Konpontze-berritze lanak egin eta 2013an zabaldu zuten museo bikain hau. Hondoratu eta […]
Iparraldean, eguzkia ez da inoiz izkutatzen eta neguan aldiz, gauak ez du amaierarik. Eskualde honi, “Circulo Polar Ártico” deitzen diote eta honengatik, biztanleen %85 a hegoaldean bizi da, klima gozoago baita. Hiri jendetsuena Stockholm da. 14 irlen gainean sortua, Uren erregina , Europako hiribururik politena bezala ezagutzen da. Danimarkan eta Norvegian hitze egiten diren hizkuntzekin antzekotasun handia dute eta gehiengoak Ingelesa bigarrengo hizkuntza dute. Suediako sukaldaritza, Danimarka eta Norvegiakoaren antzekoa da eta otordurik ezagunena Albondigak, Izokina eta Elur Orein haragia (Iparraldean ezaguna) dira. Suedian Literaturako Nobel Sari gehien daude. Teatroan ere, garaiko dramaturgista garrantzitsuena dute, August Strindberg. Suedia, munduko estaturik ez erlijiosoena da. “Och Inrikes Tidningar” aldizkari publikoa munduko zaharrena da eta 1645-etik kaleetan zehar dabil. Biztanleak natura zaleak dira eta Europan geratzen diren berdegune gehienak bertan daude. Lege zorrotzak baitituzte altxor hauek zaindu eta babesteko. Moztutako zuhaitz bakoitzengatik 4 landatu behar dituzte, 100 urtetan baso hektareak laukoiztu daitezen. Ez da oinetakorik erabiltzen etxe barruan. Emakumeen bizi-iraupena 82 urtekoa da eta gizonezkoena aldiz 78 urtekoa. “Heavy Metal”-a musika genero oso ezaguna da, batik bat 80 eta 90-eko hamarkadetan. ABBA, musika talde internazionala egin zen, 70-eko hamarkadan oso ezaguna izanik. […]
1- Doan lo egin Zentabo bakar bat gabe lo egiteko aukera asko dago. Aukera ezagunena Couchsurfing sare soziala da, bertan, lokalek haien etxean doan lo egiteko aukera emango dizute, hiria haien eskutik ezagutu eta familian bezala sentituko zara. Zerbitzu publikoetan ere lo egiteko aukera bilatu dezakezu; eskoletan, suhiltzaile edo polizia-etxetan beti egonaldi motzak direnean noski. Azken aukera bezala, gasolindegi edo bidesarietan segurtasuna egon ohi da, beraz, kanpin denda jarri eta momentu zailetan lo egin dezakezu. Ikusi boluntariotzak edo ohea eskuratzeko aukerak; WOOFF, Workaway, Warmshowers, Couchsurfing. 2- Autostop Garraioa izan ohi da bidaietako gasturik handiena. Autostop eginez diru asko aurreztu dezakegu, eta gainera jende berri pila ezagutu . Autostopa era efektiboan egiteko post hau irakurri. 3- Sukaldatu Kaleko postuetako janaria oso erakargarria eta merkea da, baina pentsa zenbat aurreztu dezakezun osagai horiek merkatu batean erosiz. Zure kabuz sukaldatu; hosteletan beti egoten da sukalde ireki bat, eta bestela Kanpin-gasa da aukera onena (Herrialde batzuetan, supermerkatuetan aurkitu ditzakezu mikrouhin labeak). 4- Merkatuetan erosi, ez supermerkatuetan Bisitatu ditugun hainbat herrialdetan, supermerkatuek haien “kalitate” eta “higiene”a dela eta, prestigio handia izaten dute (guretzako guztiz kontrakoa izan beharko litzake, baina ala da). Honek, produktu industrializatuen kostua handitzea dakar. Askotan garestiagoa da patata frijitu poltsa bat, merkatuko 4 patata kilo baino […]