Eivissa – Formentera 2015

Posted by

  • 7 egun
  • Ibiza 
  • Formentera
  • Es Vedra uhartea

Abuztuak 20a iritsi zen, bidaiaren lehen urduritasunak nabarmentzen nituen, hala ere Ibiza-ra joateko hegazkinean sartzeko irrikitan negoen. Amestutako momentua heldu zen, nire lagunekin batera hegazkinean sartu eta ordubeten gora-behera Ibizako aireportuan lurretatu ginen.

Gure maleta eta motxilekin taxi batean sartu eta alokatuta genuen apartamentura bidean jarri ginen. Hura bai apartamentua, ederki gogoratzen dut, bertako atea ireki eta nire begiekin ikusi nuena… a zer nolako bistak zituen bertako balkoiak!

DSC_0229                      DSC_0261

DSC_0266                      DSC_0270

Dena prest zegoen bidai ahaztezin honekin gozatzeko, eta bai gozatu ere, leku izugarriak ikusi genituen eta parrandarako tartea ere atera genuen, noski!

Ibiza bertan oso famatua da Es Vedra uhartea eta bertara joaterik ez dagoenez, egun batean auto bat alokatu eta Savinarreko dorreruntz joan ginen, bertan leku paregabeak baidituzue uharte famatua ikusteko. Liluratuta utzi ninduen, a zer lasaitasuna ematen zidan bertan egoteak, itsasoko uraren soinua besterik ez zen entzuten. Hozkailu txiki bat eman genuen garagardoz betea eta bakoitzarentzako ogitarteko bana. Ixiltasuna besterik ez, inork ez genuen hitz egiten, miresturik bait geunden leku harekin. Hiru bat ordu egon ginen bertan, ez dut sekula ahaztuko momentu hura.

DSC_0198

DSC_0296                         DSC_0197

Parranda egiteko orduan, Privilege eta Ushuaia diskoteketan izan ginen. Bi toki oso desberdin, bat gaur egungo diskoteka denak bezala (lokal handi baten barruan) eta bestea berriz estalperik gabeko lekua. Gogoratzen dut ostirala zela Privilege-en izan ginenean, Supermartxe festa famatua tokatu zitzaigun bertan. Gaueko 12etan sartu eta goizeko 8ak pasa arte egon zen musika martxan. Diskotekatik irten, taxi bat eskatu eta apartamendura joan ginen lo pixkat egitera egunari probetxua ateratzeko.

 

 

Ushuaian berriz, astelehen baten izan ginen, egun hartan IMG_20150825_232233David Guettak pintxatzen zuenez jendez beterik zegoen dena. Diskotekako ateak arratsaldeko 5tan ireki eta gaueko 12ak arte egon ziren irekita. Aireportutik oso gertu zegoenez hegazkinak gainetik pasatzen ikusten genituen, zirrara handia ematen zuen. Ushuaia bertan jende berria ezagutu genuen, bai euskaldunak eta madrildar bikote bat ere. Rosa izeneko emakume bat, polizia zen madrilen eta Ibizara deskonektatzera joan zela esan zigun. Burutik sano ez zegoen emakume hura, diskotekan dantza gehiena egiten zuena gelditu gabe bera zen.

 

DSC_0241                              DSC_0240

IMG-20150825-WA0003                                             DSC_0248

Egun bat hartu genuen Formenterara bisita bat egiteko, hitz batean azaldu beharko banuke “paradisua” izango zen. Goizeko 9etan abiatu ginen Ibizatik Formenterara itsasontzian, bidai motza, berehala iristen baita. Portua zapaldu orduko han joan ginen motorrak alokatzeko lehenengo tokira. Bakoitzak motor bana hartu eta ume txikiak bezala ibili ginen Formenteratik.

Uhartea txikia da baina izurragizko leku politak ikus ditzakezu, ur gardenez inguratutako IMG-20150823-WA0000kalak ukitu berezi bat ematen diote uharteari. Lehenik Es Cap de Barbariako itsasargira joan ginen, toki oso ezaguna “Lucia y el sexo” filmaren zati bat bertan filmatuta baitago.

Motorrak alokatzeko tokian Cala Saona-ra joatea gomendatu ziguten. Sekulako tokia zen, lasai egoteko aukera paregabea izan genuen, ez bait zegoen ia inor. Bertan zerbait bazkaldu, argazki batzuk atera eta motorrak hartuta Es Trucadors hondatzara abiatu ginen.

ibiza                                   ibiza

DSC_0221                                   DSC_0218

Bidaiari buruz dena azalduko banu, ezingo nuke inoiz post hau amaitu beraz esan nahi dizuet guztiz gomendagarria dela bidai hau egitea. Ni neu ziur nago berriro itzuliko naizela… “paradisura”.

 

 


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.