Egunean 5 dolarrekin bidaiatzeko 10 aholku

Posted by

1- Doan lo egin

Zentabo bakar bat gabe lo egiteko aukera asko dago. Aukera ezagunena Couchsurfing sare soziala da, bertan, lokalek haien etxean doan lo egiteko aukera emango dizute, hiria haien eskutik ezagutu eta familian bezala sentituko zara.
Zerbitzu publikoetan ere lo egiteko aukera bilatu dezakezu; eskoletan, suhiltzaile edo polizia-etxetan beti egonaldi motzak direnean noski. Azken aukera bezala, gasolindegi edo bidesarietan segurtasuna egon ohi da, beraz, kanpin denda jarri eta momentu zailetan lo egin dezakezu.

Ikusi boluntariotzak edo ohea eskuratzeko aukerak; WOOFF, Workaway, Warmshowers, Couchsurfing.

2- Autostop

Garraioa izan ohi da bidaietako gasturik handiena. Autostop eginez diru asko aurreztu dezakegu, eta gainera jende berri pila ezagutu . Autostopa era efektiboan egiteko post hau irakurri.

 

3- Sukaldatu

Kaleko postuetako janaria oso erakargarria eta merkea da, baina pentsa zenbat aurreztu dezakezun osagai horiek merkatu batean erosiz. Zure kabuz sukaldatu; hosteletan beti egoten da sukalde ireki bat, eta bestela Kanpin-gasa da aukera onena (Herrialde batzuetan, supermerkatuetan aurkitu ditzakezu mikrouhin labeak).

4- Merkatuetan erosi, ez supermerkatuetan

Bisitatu ditugun hainbat herrialdetan, supermerkatuek haien “kalitate” eta “higiene”a dela eta, prestigio handia izaten dute (guretzako guztiz kontrakoa izan beharko litzake, baina ala da).

Honek, produktu industrializatuen kostua handitzea dakar. Askotan garestiagoa da patata frijitu poltsa bat, merkatuko 4 patata kilo baino (Europan aldea txikiago da).

5- Begetariano bizi

Begetariano jatea garestia dela pentsatzen dugu sarritan, tofua bakarrik jatea balego bezala. Baina ezer errealitatetik urrunago. Erosi dezakegun gauzarik merkeena lekale, zereal eta barazkiak dira.

Gainera, hego amerikako herrialde gehienetan, otordu normal batean “irinak” dira plater nagusia; Arroza, platanoa eta babarrunak. Hau haragi puska batez lagundua zerbitzatzen dute, baina gabe eskatuz gero, prezioa erdira jaitsi dezakete leku askotan.

6- Garagardoa utzi eta ura edan

Guk batere betetzen ez dugun aholkua da hau. Gure aurrekontuaren erdia baina gehiago txokolate, garagardo eta bestelako kapritxoetan xahutzen dugu. Horregatik daukagu horren argi; bizioak zulo ikaragarria dira poltsikoarentzat.

7- Ez dago dena ikusi beharrik, selekzionatu

Bidaiatzen ari garenean hiriak goitik behera arakatu nahi ditugu. Agentzia eta museoek badakite hori, eta planez bete nahi gaituzte.

Bidai luze bat hasten duzunean, zirkuitu turistiko ezberdinek elkarren artean antza handia dutela ikusiko duzu. Hiri guztietan aukera antzekoak daude, eta azkenik, gure konklusioa horrelakorik ez egitea izan da. Askoz hobe ezagutzen da hiri baten espiritua bertakoekin hitz-eginez eta jendartean galduz.

8- Dena regateatu

Hasieran regateatzeak sekulako lotsak pasa arazten zizkigun. Baina dagoeneko bizimoduaren parte dela ikasi dugu, regateatzen ez baduzu, justua ez den prezioa ordaindu eta gainera Gringotzat hartuko zaituzte (horrek esan nahi duen guztiarekin).

Zure erabakia da noraino regateatu, baina 20km autostopean aurreratzeagatik, errepidean autobus batek erdia balio du (negoziazio askoren ondoren noski).

Hoteletan ere antzeko kasuak gertatzen dira. Lehenengo, gela garestiena saldu nahiko dizute, zerbitzu guztiak barne. Baina gure kasuan bezala, eskas bazabiltza, ziur badaukatela komunik, urik edo argirik gabeko gela  bat zure zaim (eta labezomorro pila ongi etorri beroa emateko 🙂 ).

9- Lan orduak trukatu

Aurrezki kontu potoloa ez badaukazu, seguruenik bidai erdian lan egiten hastea tokatuko zaizu.

Diru trukean lanpostua aurkitzea ez da erraza izango, baina janaria edo lo egiteko tokia eskatu ezkero bai. Hotel, taberna eta agentzia turistikoetan aurkeztu zure burua.  Haientzat erraza izango da janaria edo ohe bat eskaintzea zure zerbitzuen truke.

Guk beti argazkilari edo diseinatzaile moduan egin dugu lan, baina mila aukera daude: Garbitzaile, sukaldari, musikari…

10- Ikusten duzuna egin

Beharrezko ez diren luxu askotara ohituak gaude. Behar basikoak eta luxuak bereizten ikasi beharko duzu, eta bertako ohiturei moldatu. Ez bilatu ogirik mexikon, tortillak jan. Xaboi batek denerako balio du, zertarako behar dituzu gela, xanpua eta suabizantzea?. Ahalik eta motxila txikiena eraman, behar beharrezko gauzekin bakarrik. Kopa menstruala ibili, badakizu tanpoiak luxu bat direla munduko herrialde gehienetan?. Azken finean, moldatu zaitez.

Hauek dira 5 dolarrekin bidaiatzeko gure 10 aholkuak. Zerrendara zerbait gehitu nahi duzu? Idatzi!

 


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.