Dubai
Abu Dabhik harritu bagintuen Dubaik muga guztiak gainditzen ditu. Beste emiratu bat izanik, hemen oraindik ere nabarmenagoak dira petrolioak eman ditzakeen errekurtso guztiak. Dubai eraiki berria den hiriburua da, eta nabarmen antzematen da, luzeran eraikitako eraikin berriz josita dago. Distantziak kontuan hartzekoak izanik, taxi zerbitzuak dira egokienak eta merkeenak.
Hostatu hartu genuen hotela, Dar Al Masyaf at Madinat, Jumeirah zonaldean dago, Burj Al Arab, zazpi izarreko munduko hotel bakarraren alboan. Dozena bat logelaz osatutako “villa” batzuk osatzen dute hotela. Laku artifizial batez inguratuta, laukote bakoitzak bere igerilek
ua eta arrera zerbitzuak ditu, ikusgarria benetan. Hainbat jantoki ditu, gu italiarrean eta espainiarrean izan ginen, bai espainiarra, ze nire semeari tortilla patata jateko gogoa egin zitzaion. Aukera paregabeak biak ere, hemengo jantoki onenetan bezalaxe jan genuen.
Naiko berandu gosaldu ostean, eta ia arratsaldez, Dubai zentrora joan ginen. Bero ikaragarria egiten zuen eta eguzki ordu gogorrak jasangaitzak ziren. Dudarik gabe, hemen aire egokitua da ezinbestekoa bihurtzen den aparailua.
Galdu ezin den bixita Burj Khalifa da. Ikaragarria da, eta nola ez, munduko eraikin altuenerako sarrera Dubai Mall, munduko komertzial gunerik haundienetik egiten da. Burj Khalifak 828 m ko altuera du, eta 124 edo 148 garren pisuraino igotzea dago, igogailuan noski, aurretik erreserbatuta eta ordaindu ondoren. Sarrerak garesti ziren, baina merezi izan zuen, ilunabarreko bista zoragarria ikusi ahal izan baikenuen.
Ilundu bezain laster, freskagarri bana hartu, erosi genituen datilak jan eta nik zigarro bat erre. Ezta erraza, naiz turistak izan ramadaneko legeetara ohitu beharra.
Hurrengo egunean egin genuen lehen geldialdia, The Palm Hotela izan zen. Dubaik dituen palmera itxurako isla artifizial hauetako batean dago bera. Hasiera batean bera bakarrik zegoen palmeraren muturrean, guk ordea txalet estiloko eraikinak eskeleto eta gruas josita ikusi genituen.
Hemen Time-Lapse kurioso bat.
Berriro ere beroak gainditu gintuen, eta eguna gure hotelean lasai pasatzea erabaki genuen, iluntzez baitkenuen Maldiveretarako hegaldia.