Palenque, Misol-Ha eta Agua Azul
Playa del Carmenenetik Palenquerako ADO autobusera igo eta hamaika ordu terdian Chiapasen nengoen.
Goizeko zazpi terdietan geltokira heldu eta kolektibo batek Kin Balam Cabañas hostalera eraman ninduen. Palenqueko ruinen sarreran, Chiapaseko oihan tropikalean. Gauez bertako animaliak entzun eta ikus zitezkeen, benetan ederra. Karibeak fama handia du baina estatu honek duen xarma ezin da beste ezerrekin alderatu. Benetan magikoa da.
Hostalean bertan tour bat hartu eta lehendabizi Palenqueko ruina Mayak ezagutzeko hiru orduko bisita. Ikusgarria, haiei begira txundituta gelditu nitzen. Milaka urte atzera egin nuela ematen zuen.
Handik ordu erdira Misol-Ha 30 metroko ur-jauzietan 45 minutuko geldialdia. Ezin hitzez azaldu, bertatik errespetua ematen dute. Harrizko bide bat jaitsi eta ur-jauzia barrutik ikus daiteke. Natura bizia.
Amaitzeko Agua Azul, Misol-Hatik ordubetera. Ez dira aurrekoak bezain ikaragarriak baina ingurua benetan polita da. Oihanak eta indigenen artisau postuez inguraturik daude eta horrek ematen die enkantua. Arratsaldeko bostetan furgonetan sartu eta orduterdian hostalean, leher eginda baina guztiz biziberrituta.