1- Doan lo egin Zentabo bakar bat gabe lo egiteko aukera asko dago. Aukera ezagunena Couchsurfing sare soziala da, bertan, lokalek haien etxean doan lo egiteko aukera emango dizute, hiria haien eskutik ezagutu eta familian bezala sentituko zara. Zerbitzu publikoetan ere lo egiteko aukera bilatu dezakezu; eskoletan, suhiltzaile edo polizia-etxetan beti egonaldi motzak direnean noski. Azken […]
Mexiko Hiria (DF) eta Frida Kahloren etxea (Coyoacán) San Cristóbal de las Casas herri magikoa autobuses utzi eta Mexiko Hirira jo nuen, hamasei bat orduko biadaian. Hostal Amigon hartu nuen ostatua, erdigunean dago, prezio onargarria du eta gosaria aparta da. Hiria handia eta zaratatsua da. Jende asko kaleetan gora eta behera eta trafiko ugari. Hiri handiak […]
Don Leoren istoriak malko eta irribarreak atera dizkigu. Laura eta Dianari esker Buenavista herrira iritsi ginen. Haien hostalean genbiltzan bolondres bezala lanean, eta tour bat egiteko aukera eman ziguten. Buenavistara iristean, Don Leo plazako kafetegian geneukan zai. Maitemindu egin ginen kafetal artean, 3 orduz bere bizitza era gordinean kontatu zigun. Bagenekien toki hura berezia zela. Eta bisita eta […]
Ez zen hegaldi zaila izan, baina Maialenek besoan egiten duen presioak seguru mediko bat kontratatzera behartzen zaitu. 18:00ak aldera iritsi ginen, bertako orduan. Aduanako tramiteak pasatzen ari ginela, maletak jaso etb… 19:00 ziren, gure couchsurfingarekin geratutako ordua. Imaginatu, lehenengo eguna, gure zitara iritsi ezinik, gauez eta non lo egingo genuen jakin gabe. Zorionez, mexikoko ordutegiak […]
Palenquen gaua igaro eta eta San Cristobal de las Casas aldera abiatu nintzen. Bi aukera daude hona heltzeko, ADO autobusean edo kolektiboetan. Azken hauek beti ere merkeagoak dira eta beste grazia bat daukate, bertako jendearekin kontaktu zuzenagoa edukitzeko aukera ematen baitute. Bidai hau egunez egitea gomendatu zidaten, batzuetan furgonetak geratu eta lapurretak izaten omen dira. […]
Palenque, Misol-Ha eta Agua Azul Playa del Carmenenetik Palenquerako ADO autobusera igo eta hamaika ordu terdian Chiapasen nengoen. Goizeko zazpi terdietan geltokira heldu eta kolektibo batek Kin Balam Cabañas hostalera eraman ninduen. Palenqueko ruinen sarreran, Chiapaseko oihan tropikalean. Gauez bertako animaliak entzun eta ikus zitezkeen, benetan ederra. Karibeak fama handia du baina estatu honek duen xarma […]
Cancun Aireportutik irten eta taxi gidarien jazarpenetik bizirik atera ondoren, ADO autobusa hartu eta Cancunera heldu nintzen. Hirian bi gau eta egun bat pasa nituen erdiguneko Mundo Maya hostalean. Ez da bereziki polita, nahiko zaharra eta zikina iruditu zitzaidan. Bertako jendearen graziak egiten du erakargarri. Pobrezia nabari da bazter guztietan. Hondartzetako ostatu turistikoekin kontraste itzela […]
Mexiko lindo Betidanik nahi izan dut dena utzi eta denboralditxo batez bidaiatzea. Azkenean ausartu naiz eta Mexikora jo dut. Pasa den irailaren 7an ekin nion abenturari motxila bizkarrean hartuta. Eguerdiko ordubietan Bilbon hegazkina hartu eta goizeko bostetan (Mexikon gaueko hamarrak) heldu nintzen bertara, Frankfurtetik pasata. Hona heltzeko modurik merkeena Madril edo Bilbotik Cancunera hegazkinez etortzea […]
Lau urte baiño gehiago egiten du Mexikora heldu nintzala, bertan bi edo hiru aste egiteko asmoarekin. Baño oztopo bat eduki nuen bidean. Oztopo hori, San Cristobal de las Casas izan zen, Chiapasen. Entzunda nuen hiri ederra zela, jendeari asko gustatzen zitzaiola eta horrelakoak. Hala ere, ez nuen pentsatuko 3 egunetako bixita bat, horrenbeste luzatuko zenik. […]
Sarriegi ametsak desegiten zitzaizkigun. Baina oraingoan, adorez bete eta etxe inguruko mendi magaletan gora eraikitako ilusioak, benetan irudikatu genituenak bezain ederrak ziren jakiteko aukera emango genion geure buruari. Andeak ezagutzea zen gure desira, argazki, irudi eta literaturatik harago, bertatik bertara geure begiz ikustea mendi horien handitasuna. Altuera bera zailtasun itzela denez, teknikoki ongi moldatzeko moduko […]