Ilha de Sal. Cabo Verde. Afrikako karibea.

Posted by

2013ko Udan joan ginen Cabo Verdeko Isla de Sal irlara. Irla hau, nazio afrikar honetako hamabost irletako bat izanik, hegoaldean kokatzen dira hotel ia gehienak. Hemen portugaldarrez hitz egiten dute gehienak, ala ere gaztelaniaz ulertzen saiatzen ziren.

Madriletik hartu genuen hegaldi zuzena irlara, baina gaur egun ez dago aukera hau eta kanariar irletatik bueltan joan behar de Cabo Verdeko hainbat irletara.

Aireportuan jaitsi bezain laster taldeetan banandu gintuzten, kontratatuta genuen bidai agentziaren arabera. Eta ondoren hoteletan banatzen joan ziren. Gurea Oasis Belorizonte hotela zIMG_7802en. “Villa” estilotan banatzen zirelako logelak eta hondartzatik eta herritik oso gertu zegoelako aukeratu genuen hotel hau, eta egia esan egoki aukeratu genuen. Zerbitzu denak sartuta genituen, beraz, udako nire aktibitaterik gogokoena egiteko prest nengoen, lo, irakurri, paseatu eta jan. Dantza egiteko gogoarekin geratu nintzen ala ere, hemen Funana mota egiten dute eta ikaragarri gustatu zitzaidan.

IMG_7805  IMG_7762 IMG_7784

Herria, oso txikia da, baina izugarrizkoa den Santa Maria hondartza ederraz gain, hainbat jantoki ditu, afrikar esentzia nabarmenarekin. Gaur egun, berriz joango banintz, herri bertan dagoen Odjo d´agua hotelean hartuko nuke hostatu, pentsio erdian gehienez, bertako kultura eta ohiturak gertuago bizi ahal izateko.

Irla osoa, egun erdi batean ikusi daiteke. Zeuk gidatu ahal dituzun “quad”ak edo gidari batekin “pick up”ean egin daitezke ibilaldiak. Guk bigarrengo hau aukeratu genuen, beste lau lagunekin batera. Zerbitzua hauek, hondartzan, hotel aurrean eskaintzen dituzte, eta noski, prezioa negoziatu egin behar izaten da.

Lehenengo geldialdia, “Itxasoaren Begia” deitzen dioten itsas leizea izan zen. Hau, eguzki izpiek uretan egiten duten islada besterik ez da, baina goitik begiratuta begi forma artzen du, eta polita ikusten zela zirudien. Gu iritsi ginenean lainotuta zegoenez, ezin izan genuen bere edertasunean ikusi. Hurrengo geldialdia gatza lortzen duten meategi batera izan zen. Izan ere, bere izenaren jatorriz,  isla honetan gatza dute produkziorik nabariena. Izugarri haundia da eta bainutxo bat hartu ahal izan genuen, grabitate ezaren sentsazioa ezagutuz “Mar Muerto” n bezala. Gero, tiburoiak ikustera eman zigun gidariak, bai tiburoiak. Hauek “Shark Bay” izeneko itsas mutur batera ikaragarri gerturatzen dira, janari bila. Marearen arabera, oso gertu eduki ditzakezu, nik ordea nahiago izan nuen kameraren objektiboarekin gerturatu. Eta azkenik ispilatzea ematen den lautada batera joan ginen. Hemen lur zoru beroak eta aireak egiten duten  efektu optikoa ikusi ahal izan genuen.  Ain irla txikia izateko kuriositate asko dituztela esan beharra dago. Niretzako ordea, ibilaldiko gauzarik ederrena, hainbat herritatik pasa eta argazki makina astintzea izan zen. Hemen, nahiz eta azalaren kolorea beltza izan, begi berdeak ederrak dituzte hainbatek.

Dortoken jaiotze toki babestua da Isla de Sal. Nola itsasoratzen diren ikus daiteke, baina ilargia eta mareen arabera mugitzen dira dortoka txikia hauek, eta justu gu geunden egunetan oso aukera urriak genituen ikusi ahal izateko, beraz ez ginen saiatu ere egin.

Aste bat pasa genuen, irlan eta buelta etxera. Alternatiba egokia da, kanariar irletako turista multzoetatik irten eta kultura desberdineko herria ezagutzeko.

Hurrengo bat arte Cabo Verde.

 


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.