About Me
Abenturak eta argazkilartiza maite ditugun bidaiari parea gara.
WOOFF ak , ONGak, Euskaletxeak... eta orokorrean pertsonak laguntzeko, programa sozialak egiteko edo kultura inbisibilizatuez hitzegin nahi duen proiektu oro ezagutu nahi genuen. Kamera esku artean irten ginen, edozein familia, pertsona, elkarte edo herriren historiak bueltan ekartzeko. Asko dira beraien bizitza goitik bera aldatzen duten bolondresak eta munduko beste aldean daudenak, eta haien lana baloratzea nahi dugu.
2014ko abenduan hasi ginen gure paretak arbel pinturaz margotzen, gure buruari bertan zer marraztuko genuen galdetzen genion bitartean. Gabon haietan, gure buruari munduko oparirik zoragarriena egitea erabaki genuen; gure etxea, lana eta segurtasuna utzi, pareta haietan munduko mapa erraldoi bat marrazteko.