Abu Dhabi. Lehen geldialdia.

Posted by

Abu Dhabi

Egaldia: Bilbo-Istambul Aiport (Lufthansa), Istambul Airport-Abu DhabiAirport ( Etihad).

Gauez iritsi ginen, eta han genuen txokerra zai, Mercedez Klase S haundi batean, nola ez Abu Dhabin geunden. Uda garaian merkeago da Emiratoetara bidaiatzea, hori bai izugarrizko beroa egiten du. Emirato herrialde batuetako dirua dirham-a da, euro batek 4 dirham pasatxo balio ditu. Erlijio musulmana dute, baina turista izanik, ez da beharrezko jazkera berezirik eramatea. Gu ramadan garaian joan ginen, eta esan beharra dago zerbitzu guztiak festa honen inguruan egiten direla, batez ere Iftar orduetan, ia dena gelditzen dira. Egun hauetan, hoteletako jatetxe batzuk bakarrik irikitzen dituzte, kalean gosea edo egarria izan ezkero, kumunetara joan badaezpada, ezin bait da jan, ez edan, ez eta zigarrorik erre ere.

Ferrari World Abu Dabhi

Ferrari World Abu Dabhi

Automobilismoa gustoko dugun guztien ilusioa da Yas Marina Viceroy Hotela ikustea, eta guk hemen pasa genituen lenengo bi egunak. Hitz batean, ikusgarria. Gure logelako balkoitik formula 1 eko zirkuitoa ikusten genuen.

Hurrengo egunean eguerdiz Ferrari World era joan ginen. Sarrerak aldez aurretik internetez hartu genituen, Ferrariko parke tematikora eta parke akuatikora sartzeko promozio bat. Sarrera bereziak ziren, naiz eta garai honetan ez zegoen inolako kolarik egin beharrik, oso gende gutxi bait zegoen.  Nire semeak gozatu ederra hartu zuen F1 eko simuladoreetan, baina atrakziorik onena dudarik egin gabe Formula Rossa da, bildurrak alde batera laga eta probatzekoa benetan.

IMG_1614 IMG_1622 IMG_1639


Ilunabar ikusgarria ikusiz, Yas Marina inguruan buelta bat eman nahi izan genuen autobus turistiko horietako batean. Baina denboraldi bat zai egon ondoren, inguruan zegoen neska batek esan zigun Iftarra zela eta autobusa ez zela etorriko. Beraz, buelta hotelera. Goiko solairuan dagoen igerilekuan bainu bat hartu, ondoren dutxa bat eta afaltzera hoteleko italiarrera. Moduz eta ondo jan ondoren buelta bat hoteletik, zirkuitu aldera ematen duen tabernako terrazatik lagun arteko karrerak ikusi eta ohera.

IMG_1653Goizez, gosaldu, eta Abu Dabhi ikustera. Taxis egin genuen ibilbidea, ze distantziak nahiko luzeak dira, beroa jasangaitza zen eta oso oso merkeak dira zerbitzu hauek herrialdi hauetan. Lenengo geldialdia Hotel Palace ra. Urrez estalitako hotela dugu hau, hiru BILLOI dolar kostatu zen eraikitzea, eta egoki jantzita joan ezkero (galtza luzeak eta gainekoa ez dadila tirante duna izan)harrera gunea bisitatu daiteke. Hosteletan Coca Cola makinak egoten diren bezala, hemen urrea dispentzatzen duten makinak dituzte, 😮 😮 😮 , beste bizi batean izan beharko du. Hemen eta inguruko Ethiad dorreetan egin ziren Fast and Furius 7 ko hainbat eszena ere.


Berriz taxia hartu eta Sheikh Zayed mezkita ikusgarrira joan ginen. Ederra IMG_1675bentan, kolore txuria eta urrea dira nagusi hemen. Kuriositate bat, barruen dagoen alfonbra 1200 emakume iraniarren eginiko eskulana da. Ez da ordaindu behar, baina sartzeko Abaya bat jantzi behar da, eta hauek sotanoan dauden gela batzuetatik hartzen dira fiantza baten trukean. Ez da beharrezkoa buru zapia eakumeentzat ze burua estaltzen duen pieza du berak, ah eta gizonezkoak ere ezin dute galtza motxetan sartu.

IMG_1709 IMG_1690

Arratsaldez pixkat frexkatu asmoz Yas WaterWorld era joan ginen. Adrenalina goraino igotzen duen atrakzio bat dute hemen, gogoratu utsak oilo ipurdia jartzen dit oraindik, ikusi bideo bat hemen.

Arratsaldeko 6 retan hartu genuen taxia, maletak hartu hoteletik eta Dubai ra. Trasladoa sartuta genuen, baina ramadana zela eta ino etzen jarri gurekin harremanetan. Ordubeteko bidaiak 20€ ko kostua zuen eta ez nuen eguna izorratu nahi, bueltan konponduko nuen. Neska bat genuen gidari, eta nahiz eta uniformeagatik buru zapia eraman, kristaua zela esan zigun. Beraz, taxi barruan gainean generamatzan gaileta batzuk jatzen utzi zigun 🙂 🙂 🙂

 

 


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.