Cancún – Mexiko

Posted by

Ez zen hegaldi zaila izan, baina Maialenek besoan egiten duen presioak  seguru mediko bat kontratatzera behartzen zaitu.

18:00ak aldera iritsi ginen, bertako orduan. Aduanako tramiteak pasatzen ari ginela, maletak jaso etb… 19:00 ziren, gure couchsurfingarekin geratutako ordua. Imaginatu, lehenengo eguna, gure zitara iritsi ezinik, gauez eta non lo egingo genuen jakin gabe.

Zorionez, mexikoko ordutegiak ez dira gureak bezalakoak, eta ia ia 20:00etan iritsi ginen  arren, gure couchsurging-a izango ziren Darwin eta Jhade iritsi berri ziren autobus geltokira. Mexikoko bikote gazte urak, segituan ireki zizkigun etxeko ateak, eta “buena onda” bikaina izan genuen afaltzeko takoak lehenengo aldiz probatzen genituela.

Goizean esnatu ginen, maindireak izerdiari pegatuak, A ze beroa, ai ama!

Jantzi eta zuzenean colectivo bat hartu genuen hondartzara bidean. Ordu oso batez zeharkatu genituen Cancuneko auzo humilenak, hotel harresi ikaragarriarekin topo egin genuen arte. Hotel hoien artean, hondartza pribatu zaitak alde batean eta bestean. Freskatzeko aprobetxatu, eta segituan egin genuen alde handik, esperientzia autentikoago baten bila.

Palapa parkea, bertakoen erabiltzen duten janari eta dantza parkea da, turistetaz ihes egiteko aproposa. Bertan bazkaldu genuen, lasaitasun osoz, merkatuetako andreek mila aukera ezberdin ohiuka eskeintzen zizkiguten bitartean; Tamalitos colaos, ricos tacos al pastor!

Kankuneko politena, bertako jendearen auzotan galtzea.

Playa Cancún
Delfines hondartza – Cancún

Cancún -eko gida azkarra:

–Oxxo supermerkatuak daude edozein iskinetan. Mahaiak edukitzen dituzte eta jateko tokirik merkeenak dira.

– Hondartza gehienak publikoari irekiak daude, eta dutxa eta komun zerbitzuak dohainak dira.

– Hondartzetara autobusak 10,5 peso inguru balio du.  (0,60€)

– Hiria bitan zatitua dago, bertako jendearen hiria, eta turistena. Bigarrengoan denak bikoitza balio du.

– Mexikon orokorrean, hostal/ motel merkeenak autobus estazioaren inguruan egoten dira. 


Warning: sizeof(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home/customer/www/neubidaiari.eus/public_html/wp-content/uploads/cache/blog/_wplatte/_google-map.google-map.latte-880f1749c1eb7245139e0313da7d0c3e.php on line 30

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.