Palenque, Misol-Ha eta Agua Azul Playa del Carmenenetik Palenquerako ADO autobusera igo eta hamaika ordu terdian Chiapasen nengoen. Goizeko zazpi terdietan geltokira heldu eta kolektibo batek Kin Balam Cabañas hostalera eraman ninduen. Palenqueko ruinen sarreran, Chiapaseko oihan tropikalean. Gauez bertako animaliak entzun eta ikus zitezkeen, benetan ederra. Karibeak fama handia du baina estatu honek duen xarma […]
Cancun Aireportutik irten eta taxi gidarien jazarpenetik bizirik atera ondoren, ADO autobusa hartu eta Cancunera heldu nintzen. Hirian bi gau eta egun bat pasa nituen erdiguneko Mundo Maya hostalean. Ez da bereziki polita, nahiko zaharra eta zikina iruditu zitzaidan. Bertako jendearen graziak egiten du erakargarri. Pobrezia nabari da bazter guztietan. Hondartzetako ostatu turistikoekin kontraste itzela […]
Mexiko lindo Betidanik nahi izan dut dena utzi eta denboralditxo batez bidaiatzea. Azkenean ausartu naiz eta Mexikora jo dut. Pasa den irailaren 7an ekin nion abenturari motxila bizkarrean hartuta. Eguerdiko ordubietan Bilbon hegazkina hartu eta goizeko bostetan (Mexikon gaueko hamarrak) heldu nintzen bertara, Frankfurtetik pasata. Hona heltzeko modurik merkeena Madril edo Bilbotik Cancunera hegazkinez etortzea […]